Kontrolak ontziratutako haragiaren saltokietan
- Higiene eta osasun baldintzak betetzen direla egiaztatzen da.
- Haragiaren ontze aldia bete dela egiaztatzen da.
- Saltokiko izakinak erregistratzen dira.
- Apaletan produkturako gordetzen den tartea behar bezala markatuta dagoela egiaztatzen da (metroak, tokia).
- Erabiltzen diren erretiluak, logoak, testua eta kontraetiketak hitzarmenean zehaztutakoak eta dagokien kontrolari esleitutakoak direla egiaztatzen da.
- Behi haragirako apaletan Adierazpen Geografiko Babestua duen haragiaren salmentarako aukeratutako tartea gainerakoetatik bereizita dagoela egiaztatzen da.
- Gihar lagin bat ere hartzen da ADNaren analisiak egiteko
- Adierazpen Geografiko Babestuaren publizitate elementuak behar bezala kokaturik daudela egiaztatzen da.
Kontseilu Arautzaileak haragi laginak hartzen ditu hiltegian, aberea hiltzen denean. Gero, saltokietara egiten diren ikuskapen bisitetan, berriz ere haragi laginak hartzen dira eta hiltegian hartutakoekin alderatzen dira, bi laginen ADN analisien bitartez. Hala jakin daiteke bi laginak aratxe berarenak diren ala ez. Beraz, trazabilitatearen printzipioa betetzen da kate osoan.