Inprimatu PDF fitxategia

Oinarriak

Ekoizpen integratua ohiko nekazaritzaren eta nekazaritza ekologikoaren arteko erdibideko aukera da. Nekazaritza bizi eta iraunkorra ahalbidetzen du, ingurumena errespetatzen duena, nekazariarentzat errentagarria eta gizartearen eskariak betetzeko gai dena.

Sistema honetan, metodo biologikoak, metodo kimikoak eta laborantzako beste teknika guztiak kontu handiz hautatzen eta orekatzen dira, kontuan izanik ingurumenaren babesa, ustiategien errentagarritasuna eta kontsumitzaileek elikagaiei eskatzen dizkieten kalitatea eta segurtasuna.

Ekoizpen integratuak ez ditu baztertzen nekazaritzako ohiko teknikak, baina beste praktika berritzaile batzuekin uztarturik erabiltzen ditu. Horrela, baliabide desberdinak bateratuz, ekoizpen sistema zentzuzkoagoa lortzen da, ingurumen naturala gehiago errespetatzen duena eta, azken batean, iraunkorragoa.

Ekoizpen integratuaren printzipioak beteko direla bermatzeko, Nafarroako Ekoizpen Integratuaren Erregistroan ageri diren ustiategien arduradunek produkzio sistema horri buruzko gutxieneko ezagutza izan behar dute, edo bestela, ezartzen diren prestakuntza prozesuetan parte hartzeko konpromisoa hartu behar dute.

Saioa hasi

Hemen Ikus gaitzakezu ...

Blogger: navarragourmet
Facebook: reynogourmet
Twitter: reynogourmet
Flickr: photos/36051980@N07/
YouTube: ngourmet
Slideshare: mborruel
Logotipo Piquillo de Lodosa
Logotipo Queso Roncal
Logotipo Queso Idiazabal
RGvino
Logotipo Aceite de Navarra
RGrioja
Logotipo Cava
Logotipo Espárrago de Navarra
Logotipo Alcachofa de Tudela
Logotipo Ternera de Navarra
Logotipo Cordero de Navarra
Logotipo Pacharán Navarro
Logotipo Alimentos artesanos de Navarra
Logotipo Procucción ecológica
Logotipo Producción integrada

Desarrollado por GeoActio
Licencia GNU/GPL