Bilatu deituren arabera
Errezeta bilatzailea
Bakailao maskorrak Erronkari gaztarekin¶
- Deitura
- Erronkari Gazta
- Platera
- Lehen platera
- Bigarren platera
- Antolatzeko denbora
- 30 minutu eta ordu bete tartean
- Zeliakia
- Ez gai
Osagaiak:
-4 erromes-maskor huts
-Bakailao gezatua, 500 g
-Bexamel saltsa
-Ardo zuria, kopa bat
-Erronkari gazta birrindua, 200 g
-GurinaNola prestatu:
Jarri bakailaoa gurin pixka batekin altzairu herdoilgaitzezko zartagin batean su motelean egiten. Su motelean frijitu ondoren, erantsi ardo zuria. Utzi murrizten eta gehitu bexamel saltsa, dena hamar bat minutuz irakin, eta gehitu gaztaren erdia, kontuz eragiten zaion bitartean. Erromes-maskorrak nahastura horrekin bete, geratzen den gaztaz eta ogi birrindu pixka batez hautseztatu, eta maskor bakoitzean gurin bolatxo bat jarri. Gainerre, txigor kolore ederra hartu arte.






















