Bilatu deituren arabera
Errezeta bilatzailea
Legatz mokadutxoak Erronkari gaztarekin¶
- Deitura
- Erronkari Gazta
- Platera
- Lehen platera
- Bigarren platera
- Antolatzeko denbora
- Ordu bat baino gehiago
- Zeliakia
- Ez gai
Osagaiak:
- Legatza, 800 g
- Erronkari gazta, 200 g
- Arrain veloutea cavarekin, 1 litro
- 4 arrautza-gorringo
- Irina
- Arrautza bat pla-pla egitekoNola prestatu:
Erronkari gaztaren txirbil fin-finak egin. Legatzari hezurra kendu, 16 solomo zati egin eta, zapi heze batekin, zatiok zapaldu xerra mehe-meheak lortu arte. Solomo zati batzuen gainean Erronkari gazta pixka bat jarri eta beste zatiekin estali; horrela 8 mokadutxo aterako ditugu. Pasatu haietako bakoitza irinetan eta arrautzetan eta frijitu oliba-oliotan. Velouteari (arrain eta cava salda murriztua) arrautza-gorringo irabiatuak gehitu behar zaizkio. Solomoak saltsa horrekin estali eta gratinadorean gorrituko dira minutu batzuetan.






















