Bilatu deituren arabera
Errezeta bilatzailea
Orburuak txirlekin¶
- Deitura
- Tuterako Orburua
- Platera
- Lehen platera
- Bigarren platera
- Antolatzeko denbora
- 30 minutu eta ordu bete tartean
- Zeliakia
- Ez gai
Osagaiak:
-20 orburu
-40 txirla
-4 baratxuri atal
-Irina 2 koilarakada
-Arrain salda
-Oliba-olio birjina
-GatzaNola prestatu: Orburuak garbitu eta kendu kanpoko hostoak. Buruaren bukaera eta zurtoina arrasetik moztu. Ez belzteko limoiaz igurtzi eta uretan jarri, irin pixka batekin. Bi zati egin eta bota zurtoin zurituak ere. Su geldian egosi puntu-puntuan egon arte. Olioa berotu zartagin batean, bota baratxuri txikituak eta, gorritu baino lehen, irina gehitu eta nahasi, pikorrik ez egiteko. Hurrena, jarri txirlak salda pixa batekin eta egosten utzi su geldian, ireki arte. Azkenik, bota orburuak eta salda eta egosten utzi 3 minutu.






















