
Nafarroako aratxearen haragiak berezitasun nagusi hauek ditu:
Gantz gutxi edukitzea. Gantz geruza oso mehea da eta agerian uzten du aberearen giharra ia atal guztietan. Saihetsek ez dute gantzik, eta barrunbe torazikoaren barnealdean saihets arteko muskuluak nabari-nabariak dira.
Haragiaren kolorea. Arrosa, gorri argia edo gorria.
Ikus ezazu Nafarroako Aratxea Izendapen Geografiko Babestuaren web orria: www.terneradenavarra.com
