"Errioxa" Jatorrizko Deitura Kalifikatuaren eremuaren barnean lurzoru eta klima mota desberdinak daude. Horregatik, ardo lurralde hau hiru azpieremutan banatuta dago: Errioxa Garaia, Arabako Errioxa eta Errioxa Beherea. Bestalde, hiru autonomia erkidegotako lurrak biltzen ditu: Errioxakoak, Euskal Autonomia Erkidegokoak eta Nafarroakoak.
Nafarroako zatia Errioxa Beherean dago eta zortzi dira deitura duten Nafarroako herriak: Andosilla, Aras, Azagra, Bargota, Sartaguda, Mendabia, San Adrián eta Viana. Guztira 6.220 hektarea dituzte inskribaturik.
