Atzo arratsaldean, 17:00etan, INTIAren egoitzan, irailaren 5etik 7ra Iruñeko Runa Parkean egin zen AUTENTIKA azokan bildutako txeke solidarioen banaketa ekitaldia egin zen.
Reyno Gourmetek 1.712 euroko hiru txeke eman zizkien AFAN (Alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituzten Nafarroako Pertsonen Senideen Elkartea), Paris 365 eta Ultzama Fundazioari, ekitaldian zehar Nafarroa Oinez Fundazioarekin lankidetzan egindako dastatze solidarioen emaitza gisa.
Ostiralean Nafarroako Moxal okela eskaini zuten, larunbatean Nafarroako Aratxe AGB eta igandean Nafarroako Arkumea AGB. Pintxo solidario bakoitzak 2 euroko prezioa zuen eta guztira 5.136 euro bildu ziren, oso-osorik Nafarroako hiru erakunde sozial hauentzat.
Irudian, ezkerretik eskuinera: Paris 365eko Myriam Gomez, Nafarroa Oinez Fundazioko Maider Nuin, AFANeko Yolanda Saragüeta eta Amelia Lekunberri, Reyno Gourmeteko koordinatzaile Joseba Beitia eta Ultzama Fundazioko Oscar Labat eta Ana Pinillos.