Nafarroako Ekoizpen Ekologikoa

Produktu ekologikoek ekoizpen ekologikoari buruzko aipamenak egiten dituzte etiketetan, babestutako terminoak erabiliz: “ekologikoa”, “biologikoa” edo “eko” eta “bio” (laburdurak).

Nekazaritza ekologikoarekin elikagai seguru eta osasungarriak ekoizten dira, eta horretaz gain, gure lurraldeko ekonomia, gizartea eta ingurumena kudeatzeko tresna ezin hobea da.

Babespeko eremua

Nafarroako orografiagatik eta kokapen geografikoagatik, lurraldean zenbait klima daude.

Klima bateratze horren ondorioz, aprobetxamendu-aniztasun handia dago, eta sektore ekologikoan ordezkatutako nekazaritza-ekoizpen ugari sortzen dira.

Historia

Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseilua- Consejo de la Producción Agraria Ecológica de Navarra (NNPEK-CPAEN) 1996. urteaz geroztik, nekazaritza-jarduera ekologikotik eratorritako elikagaien kontrolaz, ziurtapenaz eta sustapenaz arduratzen da. NNPEK/CPAEN 25 urte daramatza Nafarroako produktu ekologikoak ziurtatzen eta sustatzen, 25 urte lurra zaintzen eta herritarrei elikagai osasungarriak eta jasangarriak ematen.

 

Harremanetarako

Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseilua (NNPEK)/ Consejo de la Producción Agraria Ecológica de Navarra (CPAEN).

Egiaztapena

Ziurtapenak kontsumitzaileari bermatzen dio elikagai ekologikoak lortzeko erabilitako metodoak indarreko araudiaren araberakoak direla. NNPEK-k hauxe bermatzen du:

Konfiantza: gardentasuna eta objektibotasuna.
Fidagarritasuna eta kontrola: etengabe kontrolatzen eta aztertzen dira ekoizpen sistema eta produktuak.
Kalitatea: kalitate organoleptiko eta nutrizio-kalitate handiko elikagaiak.
Nondik norakoaren ezagupena: produktuen jatorria eta destinoa ezagutzea.

Nekazaritza ekologikoak, beraz, elikagai seguru eta osasungarriak ekoizten ditu, baina, gainera, tresna ezin hobea da gure lurraldearen ekonomia, gizartea eta ingurumena kudeatzeko eta, hala, guk aurrera egiteko elikagaien arloko subiranotasuna lortze aldera.

CPAEN NNPEK

Europar Batasuneko ekoizpen ekologikoko elikagaiak “Eurorriaren” ikurraren bidez identifikatzen dira.  “Eurorria” etiketak bermatzen du elikagai horrek analisi eta kontrol zorrotzak gainditu dituela.

Etiketak, gainera, kontsumitzaileari adierazten dio produktua egiten erabili diren lehengaiak edo osagaiak nongoak diren (non landatu diren), honako jarraibideak erabiliz: “EBko nekazaritza”, “ez EBko nekazaritza” edo “EBko/ez EBko nekazaritza”.

Nafarroan, ziurtagiri hori NNPEK/CPAENek egiten du, eta zigilu hori lortzeko eta mantentzeko, kontrol zorrotzak egiten dira urtero, bai elikagaien gainean, bai landatzen diren lurren gainean. NNPEK Europar Batasuneko Kontroleko Autoritate gisa identifikatzen duen kodea hauxe da: “ES-ECO-025-NA”.

Plater mota
Plater nagusia
Pertsonak
4 Personentzat
Denbora
1 ordu, 30 minutu

Ezaugarriak

Nekazaritza ekologikoa nekazaritza-kudeaketarako eta nekazaritzako elikagaien ekoizpenerako sistema orokorra da, eta ingurumen-jardunbide onenak, biodibertsitate-maila handia, baliabide naturalen babesa eta animalia-ongizateari buruzko arau zorrotzak aplikatzen ditu, zenbait kontsumitzailek substantzia eta prozesu naturaletatik lortutako produktuengatik dituzten lehentasunen arabera.

Gizartearen, paisaiaren eta elikaduraren kultura da, interes publikoko ondasuna, eta ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-garapenerako politikak garatzeko tresna izan behar du.

Xedeak

  1. Nutrizioaren eta osasunaren aldetik kalitate bikaina eta kalitate organoleptiko handia duten elikagaiak ekoiztea.
  2. Elikagaien segurtasuna zaintzea.
  3. Baliabide berriztagarriak eta tokian tokikoak ahalik eta gehien erabiltzea.
  4. Lurzoruen emankortasuna handitzea edo horri eustea.
  5. Nekazaritzako tekniketatik etortzen ahal diren kutsadura motak ekiditea.
  1. Ingurumenaren aldetik jasangarria eta ekonomikoki errentagarria izatea.
  2. Ekosistemekin era integratuan lan egitea.
  3. Nekazaritza sistemaren eta haren inguruaren aniztasun genetikoari eustea.
  4. Landa garapena erraztea.
This site is registered on wpml.org as a development site.