Batzearen abantailak

Batzearen abantailak

Reyno Gourmet-en parte izateak Nafarroako kalitatezko produktuen komunikazio globalarekin bat egitea esan nahi du, eta haien ospearen eta publikoaren hautemate positiboaren alde egitea.

Etengabeko sustapen-lanaren onuraduna izatea da, kanpaina propioak egitea eta Nafarroako produktuen irudiari mesede egiten dioten oihartzun handiko ekitaldietan parte hartzea bateratzen dituena. Reyno Gourmet produktuek merkatuan posizionatzeko aukera berriak izatea, bai denda txikietan, bai banaketa-talde nagusietan.

Sektoreko azoka nagusietan egotea, hala nola Alimentaria, Fruit Attraction eta Gourmets Saloian, gaineraturik Nafarroako parte-hartze taldekatuaren babesa eta laguntza profesional sendoa diru-laguntzak, irudia, logistika, komunikazioa eta abar eskatzeko.

Zure produktuaren ziurtagiria eta identifikazioa izatea, Nafarroako Kalitatezko Produktuen kalitate-zigiluarekin eta merkatuan horrela identifikatuta azaltzea.

Eta gainera:

  1. Diru-laguntza, etiketak egokitzeko eta/edo packaging-a diseinatzeko, Reyno Gourmet markara gehituz. 
  2. Gourmet-eko enpresa gisa: sare sozialetan aipamena, RGren webgunean berria zabaldu eta newsletterean agertzea.
  3. Reyno Gourmet markari atxikitako produktuez hornituko da para compromisos y eventos que tengan lugar a lo largo del año en los que sea necesario comprar productos agroalimentarios navarros. 
  4. Reyno Gourmet-en komunikazio-euskarrietan albisteak zabaltzea: newsletter eta sare sozialak, betiere Reyno Gourmet babestutako produktuekin zerikusitako komunikazioak badira.
  5. Lehentasuna Reyno Gourmet-ek banaketa-kate nagusietan urtero antolatzen dituen sustapen-kanpainetan izango du, hala nola: El Corte Inglés, Eroski, E. Leclerc, Hipercor, Carrefour, Solbes, Sánchez Romero… Beti ere produktuak bertan saltzeko erreferentziatuta badaude. 
  6. Lehentasuna Reyno Gourmet-ek antolatutako ekitaldietan parte hartzeko: aurkezpenak, show room-ak, jendearentzako tailerrak, dastaketa profesionalak…
  7. Reyno Gourmet enpresentzako bakarrik diren topaketa komertzialetan parte hartzea: networking komertziala.
  8. Enpresaren publizitate-kanpainak kofinantzatzea, baldin eta Reyno Gourmet markaren ospea eta ikusgarritasuna aldi berean sustatzen badira (telebista, prentsa, irratia, kanpoaldea, on-line euskarriak…).
  9. Markari atxikitako enpresa guztiekun kanpoko identifikazio-elementu komun bat izango dute, INTIAk erraztu eta jarri egiten duena.

Reyno Gourmet-en
izena eman