Nafarroako
Aratxea

Nafarroako Aratxea Pirinioetako arrazakoa da eta bere abeltzaintza oinarrituta dago sistema estentsiboan.  Nafarroako Aratxea berme handieneko haragia da eta berezitasun nagusiak ditu gantz gutxiko okela dela eta haragiaren kolorea, arrosa, gorri argia edo gorria. Harategietako bitrinetako protagonista nagusia izan ohi da, eta, oso gutxitan baztertzen da Nafarroako jatetxeetako kartetatik.

Ternera de Navarra

Babespeko eremua

Haragiaren salmenta beti egiten da freskoan eta harakin bakoitzak egiten duen heltze-prozesu baten ondoren, zapore eta samurtasun une ezin hobean zerbitzatzeko.

Haragia samurra, urintsua, suabea eta arrosa da; ondorioz, edozein platerretarako elikagai ezin hobea da, hasi xerra erraz eta zaporetsuetatik eta beste osagai askorekin egindako errezetetaraino.

Hemengoak dira erabat: Nafarroan jaio, hazi, hil eta saltzen dira.

Jatorria abeltzaintza estentsiboan dute, abeltzaintza tradizionalaren eta artzaintzaren metodoak praktikatzen dituzten Nafarroako ia 470 ustiategi txiki eta ertainetatik. Horrela, animaliak belardietan eta mendi garaietan bazkatzen dira udan, eta aterpean edo behe-eremuetan hotz-aldietan edo gizentze-garaietan.

Azienda eremu menditsuetan eta basoetan egoteak ingurumenari laguntzen dio, mendiak garbi mantenduz (suteei aurrea hartzen laguntzen du) eta bertako flora eta fauna garatzen lagunduz.

Animalien elikadura eta gizentzea naturala da. Lehenengo 4 hilabeteetan, gutxienez, amaren esnearekin bakarrik elikatuko dira. Ondoren, aire zabaleko larrez, bazkaz, zerealez eta pentsu-portzentaje txiki batez elikatuko dira, betiere osaera naturalekoa.

Características Ternera de Navarra

Ezaugarriak

Nafarroako Aratxea Europako AGB zigilua du (Adierazpen Geografiko Babestua), eta bertako produktua dela ziurtatzen du, % 100ean eta kalitate handienarekin. Gainera, aziendaren zati batek Nafarroako Pirinioetako Bertako Arrazaren % 100 dela egiaztatzen duen bereizgarria ere badu, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak emana.

Gure dietan txertatzearen onurak

25 urte baino gehiagoko historiarekin, Nafarroako Aratxea AGB haragiak badu arrazoirik apartekoa dela uste izateko, bere kalitateak berdingabea egiten baitu.

Historia

Nafarroako Aratxea Adierazpen Geografiko Babestuaren Kontseilu Arautzailea inplikatutako sektore guztietako ordezkariek osatzen dute, abeltzainak, banatzaileak eta harakinak. Bere funtzio nagusiak dira AGBren barne-sustapena, eta prezioak kategorien eta sailkapenen arabera finkatzea, AGBri atxikitako abeltzainek eta harakinek merkatua nola funtzionatzen ari den jakiteko orientazioa izan dezaten.

Nafarroako Arkumea, Adierazpen Geografiko Babestua da 1994az geroztik, eta Nafarroako jatorrizko txahal-haragia sustatu eta babesteko sortu zen. Xedea da Nafarroako produktu hau identifikatu, bereizi eta prestigioa ematea, kontsumitzaileari kalitatea bermatzea eta sektorea antolatzen eta egituratzen laguntzea.

Harremanetarako

Nafarroako Aratxea AGB

Egiaztapena

Nafarroako Aratxea Izendapen Geografiko Babestuko abere bat jaiotzen denetik harategietara iristen den arte identifikazio eta kontrol prozesu batzuetatik pasatzen da. Prozesu horiei esker noiznahi jakin ditzakegu kontsumitzen dugun haragiaren datuak, jaiotza, elikadura, hiltzea eta merkaturatzeari buruzkoak.

Teknikoek ustiategietan Kontrol bisitak egiten dituzte eta egiaztatzen da arraza eta abereen osasun eta ongizate arauak betetzen dituztela. Animalientzako pentsuren laginak jasotzen dira.

Haragia ontzeko epea 7 egunekoa izanen da gutxienez, eta produktu izoztua ezin izanen da merkaturatu.

INTIA, Nekazaritzako Elikagaien Teknologia eta Azpiegituren Nafarroako Institutua, S.A.k prozesu guztiak ikuskatzen ditu.

Prozesu guztiak Nafarroako Aratxea AGBren Kontseilu Arautzaileak ikuskatzen ditu. Hau da BJDaren kontrol-erakundea, hartutako produktuak bere Baldintza-Agirian eskatzen diren baldintzak betetzen dituela bermatzeaz arduratzen dena. ENACek (Egiaztatze Erakunde Nazionala) akreditatuta dago, UNE-EN ISO/IEC 17065:2012 Europako Arauaren arabera.

Ustiategien kontrola
Hiltegien kontrola
Saltokien kontrola

Nafarroako Aratxea

Nafarroako Aratxea saltoki ezberdinetan aurki dezakegu: ohiko saltokiak, hala nola harategiak eta haragia ontziratuta salgai dagoen saltokiak, hala nola supermerkatuak eta saltoki handiak.

Bi kasuetan, haragia AGBren logotipoarekin eta Kontseilu Arauemaileak emandako zenbakidun kontraetiketa batekin identifikatuta aurkezten da.

Plater mota
Plater nagusia
Pertsonak
4 Pertsonentzat
Denbora