Reyno Gourmet

NAFARROA ZEHARKATU ERRESUMAKO PRODUKTURIK ONENAK DASTATUZ

Nafarroak benetako zaporez betetako bidaia zoragarria eskaintzen du, eta ahozuri zorrotzenek gozatuko dute. Kalitate handiko produktuak, Reyno Gourmet zigiluaren bermearekin

Nafarroaz mintzatzea produktuez, gastronomiaz eta benetako zaporeez hitz egitea esan nahi du. Egunero beren lurraren alde lan egiten duten pertsona konprometituek mimoz landutako produktuak dira. Aparteko kalitateko elikagaiak dira eta merkatuan Reyno Gourmet zigiluarekin identifikatzen dira.

Reyno Gourmet berme-marka bat da, Nafarroako Gobernuak 2007an sortua eta INTIA sozietate publikoak sustatuta eta kudeatua. Kalitate-ziurtagiria duten nekazaritzako elikagaiak eta Foru Komunitatean bereizgarri izan daitezkeen beste batzuk identifikatu eta babesten ditu. 

Horrela, marka funtsezko tresna da produktu horiek merkatuan ezartzen eta identifikatzen laguntzen duen irudi komuna sustatzeko eta proiektatzeko.

REYNO GOURMET, NAFARROAKO KALITATEZKO PRODUKTUAK

Reyno Gourmet-ek, gaur egun, 113 enpresaren 2650 erreferentzia baino gehiago batzen ditu aterki beraren azpian, eta enpresa horiek markaren logotipoa dute beren etiketan, bereizte-ikur eta kalitate-berme gisa.

Reyno Gourmet markak bere kalitate-zigiluaren babespean ordezkatzen ditu: Nafarroako zazpi Jatorri Deitura Babestu; zazpi Adierazpen Geografiko; eta beste Kalitate Ziurtagiri batzuk.

es_AOP_4c

Lodosako Pikilloa piperra, Nafarroako Olioa, Erronkari Gazta, Idiazabal Gazta, Nafarroa JDko ardoa, Errioxa jatorri-deiturako ardoa eta Cava.

es_IGP_4c

Nafarroako Zainzuria, Tuterako Orburua, Nafarroako Aratxea, Nafarroako Arkumea eta Nafarroako Patxarana.

otras-certificaciones

Nafarroako Elikagai Ekologikoak.

alimentos-artesanos-navarra

Nafarroako Elikagai-artisauak.

Producción Integrada

Nafarroako Ekoizpen Integratua.

Logo Reyno Gourmet

Reyno Gourmet produktu bat ezagutzeko, arreta jarri behar da etiketetan.

Xedea

Nafarroako iparraldetik hegoaldera, Reyno Gourmet-en erronka produktu bakoitzaren berariazkotasuna eta zinezkotasuna zaintzea da, zonalde bakoitzeko sukaldaritza- eta kultura-tradizioari eusten eta balioa ematen saiatuz, eta tokiko ekonomia babesten lagunduz.

Balioak

  • Kalitatearen bermea
  • Zinezkotasuna
  • Jatorria eta prestaketa Nafarroan
  • Naturaltasuna
  • Jasangarritasuna
  • Landa- eta toki-garapena

Nekazaritzako Elikagaien Teknologia eta Azpiegituren Nafarroako Institutua, S.A. -INTIA (gaztelaniazko izendapenaren laburdura) Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoa da, Reyno Gourmet marka kudeatu eta sustatzeaz arduratzen dena.

Foru Komunitateko Kalitatezko Elikagaien sustapena Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren eta Nekazaritzako Elikagaien Teknologia eta Azpiegituren Nafarroako Institutuaren (INTIA) arteko hitzarmenari esker egiten da.

INTIA Ziurtagiria da kalitate bereiziko araudi publikoek araututako nekazaritzako, elikagaigintzako, mahastizaintzako eta ardogintzako produktuak edo edari hordigarriak kontrolatzen eta ziurtatzen dituen tresna. INTIA ENACek (Egiaztatze Erakunde Nazionala) akreditatuta dago, UNE-EN ISO/IEC 17065:2012 Europako Arauaren arabera.

Alimentos de calidad Navarra

Reyno Gourmet-en
izena eman