Nafarroako
Arkumea

Nafarroako Arkumea hemen jaio eta hazia da, gure lurraldean. Kalitate handiko bi arraza autoktonotan oinarritzen da: Latxa arraza eta Nafarroako arraza.

 

Nafarroako Arkume Adierazpen Geografiko Babestuak abeltzain nafarrek ekoizten duten haragiaren kalitatea zaintzen du. AGBren zigiluarekin bi animalia mota ekoizten dituzte: esneko arkumea eta Belarreko arkumea. Animalia guztiak erregimen estentsibo edo erdi-estentsibo batean hazten dira eta berme eta kontrol guztiak dituzte; Nafarroako Bildotsaren AGBren logotipo adierazlea daramate.

Cordero de Navarra

Babespeko eremua

Nafarroako Arkume AGB babesten dituen arkume guztiak Nafarroan jaio, hazi eta hiltzen dira, eta Nafarroa eta Latxa arrazakoak dira. Horiek, kalitate handiko bi arraza dira, gure lurraldean sortuak eta bertakotzat hartzen direnak.

Nafarroako Arkumeen ekoizpen-eremuak Nafarroako Foru Komunitatean nekazaritzako eskualde hauek biltzen ditu nagusiki: ipar-mendebaldeko eskualdeak, Pirinioak, Iruñerria, Lizarraldea, Nafarroako Erdialdea, Erriberagoitian eta Erriberabeitian.

Ezaugarriak

“Nafar” eta “latxa” arraza garbiko arkumeak bakarrik dira gai Adierazpen Geografiko Babestuaren izenpeko haragia emateko.

Nafarroako Arkumeak bi arkume mota bereizten ditu pisuaren eta bazkaren arabera:

  • Esneko arkumea, haragia samurra eta urintsua da, arrosa argia edo zuria, uxterra, eta zapore suabea du. Esneko Arkumea Latxak 5 y 8 kg arteko pisua du eta Nafarroako arrazak, 6 eta 8 kg arteko pisua.
  • Belarreko arkumea, haragia oso elikagarria da, arrosa, eta esneko arkumearen haragia baino zapore sendoagoa du, belarreko arkumea handiagoa eta zaharragoa delako. Nafarroako Belarreko Arkumea 9 eta 12 kg arteko pisua du.

Nafarroako Arkume guztiak hazkuntza estentsiboan edo erdi-estentsiboan hazitakoak dira, larreez, bazkaz eta beste zereal batzuez osatutako elikadurarekin, eremu geografikoko praktika tradizionalari jarraituz.

 

Gure dietan txertatzearen onurak

Arkume-haragia balio biologiko handiko proteinen eta B12 bezalako bitaminen iturri da, eta burdina asko duenez, oso gomendagarria da.

Historia

Erromatarren aurreko garaietatik ezaguna zen Ovis Aries Celtibericus-aren kalitatea eta zaporea, hau da, egungo Nafarroako Arkumearen kalitatea eta zaporea. Ehunka urtez, eta baita gaur egun ere, Nafarroa arrazako artalde handiek iparraldetik hegoaldera zeharkatu izan dituzte gure lurrak, Errege Bardeako neguko larreen bila.

Gaur egun, Nafarroako Arkumea Adierazpen Geografiko Babestuak gure artzainek zaindutako jakintza guztia jasotzen du eta kalitate-kontroleko hainbat prozesurekin osatzen da. Horri guztiari esker, Nafarroako Arkumea produktu berdingabea da. 

Nafarroako Arkumea Adierazpen Geografiko Babestu gisa onartu zen 2002ko martxoan, Europan kalitateko produktuen deituretarako ezarrita dagoen kalifikazio gorena emanez. Nafarroako Arkumea AGB Nafarroako artzainek ekoizten duten arkume haragia babestu beharrak bultzaturik sortu da. Produkzio hori ez zegoen aitorturik, eta Nafarroako ardi arraza autoktonoen hazkuntzan oinarritzen da.

Harremanetarako

Nafarroako Arkumea AGB

Egiaztapena

Nafarroako Arkumearen jatorria eta trazabilitatea bermatzeko kontrolak egiten dira, sortu, elikatu, hil eta merkaturatzen direnetik.

Teknikoek ustiategietan Kontrol bisitak egiten dituzte eta egiaztatzen da arraza eta abereen osasun eta ongizate arauak betetzen dituztela. Animalientzako pentsuren laginak jasotzen dira.

Haragia ontzeko epea 24 ordukoa izanen da gutxienez, eta kontserbatzeko epea ez da 6 egunetik gorakoa izanen, eta produktu izoztua ezin izanen da merkaturatu.

INTIA, Nekazaritzako Elikagaien Teknologia eta Azpiegituren Nafarroako Institutua, S.A.k prozesu guztiak ikuskatzen ditu. Hau da BJDaren kontrol-erakundea, hartutako produktuak bere Baldintza-Agirian eskatzen diren baldintzak betetzen dituela bermatzeaz arduratzen dena.

INTIA ENACek (Egiaztatze Erakunde Nazionala) akreditatuta dago, UNE-EN ISO/IEC 17065:2012 Europako Arauaren arabera.

Ustiategien kontrola
Hiltegien kontrola
Saltokien kontrola
Controles Cordero de Navarra

Nafarroako Arkumea

Merkatuan hiru Nafarroako Arkume mota aurki daitezke:

  • Latxa arrazako esneko arkumea: intsignia gorria du eta lau etiketa, bat arkume laurden bakoitzeko. 
  • Nafar arrazako esneko arkumea: intsignia horia du eta lau etiketa, bat arkume laurden bakoitzeko.
  • Nafar arrazako belarreko arkumea: intsignia urdina du eta atzeko hanka batean jartzeko etiketa bat; etiketan NA inizialak dituen zigilua du.
Plater mota
Plater nagusia
Pertsonak
4 Pertsonentzat
Denbora
This site is registered on wpml.org as a development site.