‘Autentika’ azokak Nafarroako bertako abere-arrazen balioa hurbiltzea du helburu

Reyno Gourmetek eta Iruñeko Udalak egitarau zabala antolatu dute bihartik igandera, 7ra bitartean: haragi erreen pintxo solidarioen dastatzea, erakustaldiak, lehiaketak, tokiko produktuen merkatuak eta haurrentzako jarduerak, bertako arrazen garrantzia nabarmentzeko.

Nafarroako Tokiko Arrazen Azokaren lehen edizioak, ‘Autentika‘ izenekoa, abeltzaintzari eta landa-eremuari lotutako jardueren programa zabala eskainiko du aste honetan. INTIAReyno Gourmetek eta Iruñeko Udalak antolatuta, bihartik (irailak 5, ostirala) igandera (hilak 7) arte izango da, La Runa parkean.

Ekitaldiak 550 abelburu baino gehiago bilduko ditu, moxal, behi, ardi, txerri eta ahuntzen demostrazioekin, gazta eta tomate zaharren lehiaketekin eta ardi-mozketa eta artzaintza erakustaldiekin. Nafarroako Aratxe AGBko, Nafarroako Arkume AGBko eta Nafarroako arrazen moxaleko haragi erreen pintxo solidarioak dastatzeko aukera emango duen gune gastronomiko bat ere izango du. Eta, gainera, Reyno Gourmetek babestutako produktuen eskaintza zabala duten hainbat ‘food truck-ak’.

Azokak Nafarroako Rural Kutxaren eta ACASNA, ARANA, ARACAPRI, ASBENA, ASCANA, ASLANA, ASPINA, Euskal Txerri, JACANA, Pottokalagun eta SASIKO abeltzainen elkarteen laguntza du.

Erreki solidarioak

Bertaratutakoek Moxal, Nafarroako Aratxe eta Nafarroako Arkumearen pieza osoen haragi errekiekin gune gastronomikoan egindako pintxo solidarioak dastatu ahal izango dituzte. Horrela, ostiral goizean moxal ale baten erreketa hasiko da, arratsaldean dastatzeko, eta gauean %100 Pirinio arrazako AGB duen aratxea erreko da, bi erreak sutan 12 ordu egon behar baitira.

Moxala ASCANA elkarteak eta Carnicerías de Potro Goñik eskainiko dute; eta Nafarroako Aratxea, berriz, Patxi Zuazu harategiak, José y Dani harategi artisauak, Arilla harategiak, E. Leclerc merkataritza-gunea, Carnes Echegor, Cooperativa de Ganaderos de Ovino y Vacuno de Navarra eta AlmaMeat.

Bestalde, igandean, hilak 7, Nafarroako Arkume AGBko 40 arkume erreko dira pintxo solidarioetan dastatzeko. Nafarroako Arkume AGBren haragi errearekin egindako pintxoak Reyno Gourmeten eskaintza izango dira.

Hiru haragiekien egindako pintxo solidarioen salmentatik lortutako diru-bilketa ‘Granja Fundación Ultzama’, ‘Asociación Navarra de Esclerosis Lateral Amiotrófica (ANELA Navarra)’ GKEei eta ‘Paris 365’ jantoki solidarioari emango zaie. Antolatzaileek egunero 1.200 pintxo inguru eskainiko dituzte, bakoitzak 2 euroko prezioan.

Azokako gune gastronomikoan TXP Txomin Parrillasen eskutik formatu desberdinetako parrillak egongo dira. Gainera, Mieltxo Saralegiren taloak ere dastatu ahal izango dira, edo Reyno Gourmeten bi ‘food truck’-etan edo Vivo Burguer-en ‘food truck’-ean kalitatezko tokiko produktuak jan.

Gainera, larunbatean, 12:00etatik 14:00etara ‘Latxa ardi-gazta Lehiaketa’ eta igandean, 13:00etan, ‘Tomate zaharraren Lehiaketa’ izango dira.

Abeltzaintzako erakustaldiak, dastatzeak eta erakusketak

Azokaren hiru egunetan zehar abeltzainen eta landatar mundua hurbiltzeko hainbat jarduera egingo dira. Hala, bihar, 17:30ean, zaldi-erakustaldia egingo da Burguete, Jaca eta Pottoka arrazekin. 19:00etan, moxalen baretzea ikusteko txanda izango da. Jardunaldia 20:00etan amaituko da, moxalen dastatzearekin.

Larunbatean behi eta txerri-azienden erakustaldiak izango dira, Pirinioetako, Betizuko, Nafarroako Kastako eta Euskal-Txerriko arrazekin. Hauek bi txandatan ikusi ahal izango dira: 11:00etatik aurrera eta 19:00etatik aurrera. Ordubete geroago, 12:00etan, Latxa Ardiaren esnearekin egindako gazta lehiaketa herrikoia egingo da. Bertan, izena eman dutenek dastaketa egin eta epaia emango dute. Lehiaketa irekia da eta interesa dutenak lehiaketa egingo den karpara hurbildu beharko dira.

13:00etan, Latxa ardi-gazta egiten hasiko dira, eta, ordubete geroago, Pirinioetako arrazako ‘Nafarroako Aratxea AGB’-ren dastatzeari ekingo zaio. Arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Euskal Artzain-txakurraren erakustaldia egingo da.

Igandea tomate zaharraren erakusketarekin hasiko da 10:00etan, eta, ordubete geroago, ardi eta ahuntzen erakustaldia izango da, Latxa, Nafarroako Arraza, Sasi-Ardi eta Pirinioetako Ahuntz arrazekin. 11:00etatik 13:00etara, larruak eskuz ontzeari buruz gehiago jakiteko aukera egongo da, eta, eguerdian, ardi-mozketa eta artilezko koltxoiak egiteko unea ikusteko izango da. Azkenik, Nafarroako Arkumea AGB, Idiazabal Gaztaren JIB eta Erronkari Gaztaren JIB dastatzeak 13:30ean hasiko dira.

30 postu inguru tokiko produktuen merkatuan

Larunbatean eta igandean, azokak merkatu-gune bat izango du, tokiko produktuei zuzendutako espazio batekin. Gainera, bertako arrazen haragia zuzenean saltzearen onura eta zabalkunderako gune bat egongo da. Bertan, interesa duten pertsonek abeltzainekin hitz egin ahal izango dute, eta haien historia, arraza horien erabilera, ingurumen-onurak eta haragia saltzeko prozesua nola gauzatzen den bertatik bertara entzun ahal izango dute. Eremu honen helburua gizarteari kontsumo modu hori zuzenean hurbiltzea da.

Hogeita hamar bat produktore inguru izango dira bertan, hurbileko produktuak ekoizten eta haragia zuzenean saltzen dituztenak. Larunbateko ordutegia 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:30era izango da; eta igandekoa 11:00etatik 14:30era.

Tokiko produktuen merkatuan Miel Erlanki (Bera), Malloak Gaztak (Gaintza), Miel Andiaga (Uxue), Quesería Txantrea (Urritzelki), Ekosagar (Oskotz), Loperena (Egozkue), Beloki Mendia (Uztegi); Juego de Reyno Gourmet, Otxokain (Osacáin), Casa Amézqueta (Iza), Tribal Trading (Corella), Mermeladas Aidin (Ororbia), Quesos Ekia  (Izaba), Atekoa (Iragi),Alberto Larrañeta (Luzaide), Pizzas La Panpinela (Eraul), Quesos Larra (Burgi), Asociación Allotarra (Allo), Azpilikuetako Gasnak  (Azpilikueta), Gorritz (Leitza), El Capricho de Remiro (Eulate),  Quesería Sustrai (Uharte Arakil), Labake Okindegia (Lakabe), Aspace, Bodega Mendiko (Oibar), Cofradía del Tomate Feo de Tudela eta Simientes Infinitas (Torrelavega) izango dira.

Bestalde, bertako haragia zuzenean saltzeko merkatuan honako hauek egongo dira: Labakieta Haragia (Burguete), Cooperativa Ganadera Kalaska (Etxarri Aranatz), Espacio TEST Zunbeltz (Andia), Jesús Artola (Areso), Bordaxaki (Otsagi), Lorentxo Sarratea (Elizondo) eta Carnicerías de Potro Goñi (Iruña).

Haurrentzako jokuak eta jarduerak

Larunbat eta igandean, azokaren ordutegian, bertaratzen den publikoa ‘Reyno Gourmet Game. Zenbat dakizu Reyno Gourmeti buruz?’ jokoan parte hartu ahal izango dute merkatuaren postu batean. 12 Reyno Gourmet produktu-sorta zozketatuko dira parte hartzen dutenen artean eta opari txiki bat egongo da asmatzen dutenentzat.

Aldi berean, Zuzeneko Salmentako karpara hurbiltzen direnek zigilu honi buruz gehiago ezagutu ahal izango dute ‘Zirkuitu laburrak: Nafarroako elikagaien jokoa’ jokoaren bidez, eta bertan xehetasun bat emango zaie parte hartzen dutenei.

Herri kiroletan beraien trebetasuna probatu nahi duten haurrek Kulki pastorilen eskutik, larunbatean 11:30ean, 17:30ean eta igandean 11:30ean proba egin ahal izango dute.

Eta, gainera, igandean, 10:00etatik 14:00etara, puzgarriak egongo dira txikientzat, eta zezen mekanikoa ausartenentzat.

Ekitaldi jasangarria

‘Autentika’-k Iruñeko Udalaren Jasangarritasun Planaren arau guztiak betetzen ditu, hiri-ingurunea errespetatzen duen jarduera bermatuz, baita ekonomia zirkularra, hondakinen murrizketa eta kontsumo arduratsua sustatuz.

Ekitaldian, material berrerabilgarriak edo konpostagarriak erabiliz hondakinak murriztea sustatzen da eta jendeari bere poltsak edo ontziak ekartzeko gonbita egiten zaio. Gainera, mugikortasun iraunkorra sustatzen da, oinez, bizikletaz edo garraio publikoan joatera animatuz. Espazioak ondo adierazitako birziklatze-guneak eta hondakinen kudeaketa eraginkorra ditu. Ekitaldiaren dekorazioaren eta mezuen bidez, iraunkortasunaren, landa-inguruneari laguntzearen eta kontsumo kontzientearen balioak indartzen dira.

EGITARAU OSOA ‘Autentika’, Nafarroako bertako arrazen azoka

Irailak 5, ostirala

  • 17:30 Zaldi erakusketa: Burguete, Jaca, Pottoka
  • 19:00 Moxalak baretzea
  • 20:00 Moxal dastaketa

Irailak 6, larunbata

  • 11:00 Behi eta txerri erakustaldia: ‘Pirinioetako’, Betizu, Nafarroako Kasta eta Euskal-Txerri
  • 11:00-14:30 Tokiko Produktuen Azoka: Hurbileko produktuen postu ezberdinak.
  • 11:00-14:30 Bertako haragi ekoizleen elkarteko gunea.
  • 12-14:00 Latxa ardi-gazta Lehiaketa eta sari-banaketa.
  • 13:00 Latxa ardi-gazta egitea.
  • 14:00 ‘Nafarroako Aratxea AGB – %100 Piriniotakoa’ dastaketa.
  • 17:00-20:30 Tokiko Produktuen Azoka: Hurbileko produktuen postu ezberdinak.
  • 17:00-20:30 Bertako haragi ekoizleen elkarteko gunea.
  • 18: 00 Euskal Artzain-txakurraren erakustaldia.
  • 19:00 Behi eta txerri erakusketa: Piriniotakoa, Betizu, Nafarroako Kasta eta Euskal-Txerri
  • 20:00 Piriniotako behien eta Nafarroako pottoka lehiaketaren sari banaketa

Irailak 7, igandea

  • 10:00-11:00 Tomate zaharraren erakusketa.
  • 11:00-12:00 Ardi eta ahuntz erakustaldia: Latxa, Nafarroako arraza, Sasi-Ardi, Piriniotako Ahuntza
  • 11:00-13 Larruak alunbrearekin eskuz ontzea.
  • 11:00-14:30 Tokiko Produktuen Azoka: Hurbileko produktuen postu ezberdinak.
  • 11:00-14:30 Bertako haragi ekoizleen elkarteko gunea.
  • 12:00 Ardi-mozketa eta artilezko koltxoiak egitea.
  • 13:00 ‘Tomate zaharraren lehiaketa’: epaia eta sari banaketa
  • 13:30 Nafarroako Arkumea AGB, Idiazabal Gazta JIB eta Erronkari gazta JIB dastaketa.
  • 14:00 Itxiera ekitaldia: Tokiko arrazak sustatzen dituzten alkate eta udalerriei errekonozimiendua.

 

Partekatu
Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
WhatsApp