Jatetxe eta hoteletako bost establezimendu berri, Reyno Gourmetek aitortuak tokiko hornitzaileekin eta Nafarroako kalitate-markekin duten konpromisoagatik

Landa-sektorearekin lotutako omenduek, beren bezeroei eskaintzen dizkieten esperientzien kalitatea hobetu nahi dute, hurbileko produktuen bidez eta kalitate-marken kontsumoa indartuz.

Reyno Gourmetek Nafarroako bost jatetxe eta hotel berri aitortu ditu gaur eguerdian, bertako ekoizleekin eta Nafarroako nekazaritzako elikagaien kalitate-markekin duten konpromisoagatik. Kalitate-zigiluak lotura hori irudikatzen duten plaka bereizgarri batzuk eman dizkie INTIAko lorategietan, eta establezimenduek Reyno Gourmet marka erabili ahal izango dute beren kartetan, webguneetan… Lizarrako ‘Restaurante Casa Carmen’, Urraul Altoko ‘Hospedería Santa Fe’, Arbizuko ‘Hotel Olatzea’, Elizondoko ‘Casa Urruska’ eta Lekunberriko ‘Hotel Ayestarán’ izan dira aitortutako establezimenduak.

Guzti horiek landa-sektorearekin lotutako ostalaritza osatzen dute, eta desberdintzeko eta bezeroei gertuko produktuekin eskaintzen dizkieten esperientzien kalitatea hobetzeko nahia erakutsi dute, kalitate-marken kontsumoa sustatuz.

Bertan Beatriz Preciado Biurrun, Reyno Gourmeteko arduraduna eta INTIAko kudeatzailea; Beatriz Huarte, ANAPEHko (Nafarroako Ostalaritza Enpresa Txikiaren Elkartea) idazkari nagusia; eta jatetxeetako, hoteletako eta Nafarroako kalitate-marketako ordezkariak, izan dira.

Beatriz Preciado Reyno Gourmeteko arduraduna eta INTIAko kudeatzaileak identifikazio-plakak eman ditu, eta nabarmendu duenez, “bost establezimendu berri hauek beren konpromisoagatik 2023an plakak jaso zituzten beste 26 establezimenduei gehitu zaizkie”. Halaber, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin duten hitzarmenari esker, Reyno Gourmetek lanean jarraitzen duela azpimarratu du, “ostalaritza-sektorean Nafarroako nekazaritzako elikagaien ezagutza handiagoa lortzeko, eta elkarrekiko lan eta konfiantza esparru bat sortzeko”.

Beatriz Huartek, bere aldetik, ANAPEHk eta gaur aitortutako establezimenduek “kalitatezko markak ikusarazteko eta horiei balioa emateko ahaleginarekin, tokiko produktua lehenesten duen sukaldaritza zaindu baten bidez” bat egiten dutela onartu du.

Aliantza hori Reyno Gourmetek, INTIA sozietate publikoak kudeatutako markak, egindako lan baten emaitza da, inplikatutako ostalaritzarekin loturak estutzeko, tokiko hornitzaileekiko konpromisoa bistaratzen duten ekimenak sortuz. Ekimen horiek Nafarroako Ostalaritza Establezimendu Txikien Elkartearekin lankidetzan sortu ziren.

Partekatu
Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
WhatsApp