Nafarroako Patxarana AG-k, Aragoiko Sommelierren Elkarteak eta Aragoiko Maîtres eta Bartendersen Elkarteak edari honen sustapen eta formakuntzaren aldeko hitzarmena sinatu dute

Atzo Zaragozan egindako ‘Nafarroako Patxarana ezagutzen’ dastatzea, hiru erakunde hauen arteko akordioari hasiera eman dio, Reyno Gourmet kalitate zigiluaren babespean dagoen produktu honen zabalkunderako

. Nafarroako Patxarana AG-k, Reyno Gourmet kalitate-zigiluaren babespean, Aragoiko Sommelierren Elkarteak eta Aragoiko Maîtres eta Bartendersen Elkarteak Aragoiko ostalaritzako profesionalen eta publikoaren artean edari honen sustapena, formakuntza eta zabalkundea bultzatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute.

 

Horrela, hiru erakundeek lankidetza-esparru egonkor bat ezartzen dute baterako jarduerak egiteko, hala nola formakuntzak, dastatzeak edo monografikoak, kalitatezko produktuak sustatzeko eta produktu honen kultura ostalaritzara eta azken kontsumitzailera eramateko gai diren preskriptoreak gaitzeko interes komunarekin.

 

Gainera, Aragoiko Sommelierren Elkarteak eta Maîtres eta Bartendersen Elkarteak Nafarroako Patxarana AG beraien programazioan sartuko dute eta goi-mailako sukaldaritzan eta koktelgintzan sustatuko dute. Era berean, sommelier aragoiarrek Adierazpen Geografikoak antolatutako ekitaldietan parte hartuko dute.

 

Bestalde, Nafarroako Patxarana AG-k saioetarako produktua, dibulgazio-materiala eta adituak emateko konpromisoa hartzen du, bai eta elkarteen prestakuntza- eta sustapen-lana laguntzeko ere, erakunde laguntzaile gisa.

 

Hitzarmena Adrián Subía Sáinz Nafarroako Patxarana AG-ko presidenteak; José Antonio Puyuelo Puértolas Aragoiko Sommelierren Elkarteko presidenteak; eta Carlos Orgaz Palomera Aragoiko Maîtres eta Bartendersen Elkarteko presidenteak, sinatu dute.

 

‘Nafarroako Patxarana ezagutzen’

Horrela, hitzarmen honen barruan sartuko diren formazio batzuen lehen jarduera bezala, atzo, azaroak 12, asteazkena, Nafarroako Patxarana AG-k ‘Nafarroako Patxarana ezagutzen’ formakuntza dastatzea eman zuen Zaragozan.

Adrián Subía eta Jordi Vidalek Aragoiko Sommelierren Elkartearen egoitza nagusian 20 sommelier ingururi emandako ‘master class’-a izan zen eta Nafarroako edari espiritutsua enblematiko horren ezagutzan eta erabileran sakondu zuten. Ekitaldian, Nafarroako Patxarana AG-ren erregistroan inskribatutako zazpi markak dastatu zituzten bertaratutakoek, haien arteko desberdintasunak identifikatzeko eta ostalaritza sektoreari eskaintzen dizkioten aukeretara hurbiltzeko.

Nafarroako Patxarana AG

Nafarroako Patxarana graduazio baxuko edari espiritutsua da (25-30º), anisatu batean basaranak beratuz lortzen dena. Inolako gehigarririk, aromatizatzailerik eta koloratzailerik erabili gabe egiten da. Horrek jatorria duen produktu baten bereizketa eta kalitatea ematen dio. Basaranak Prunus Spinosa basa-izaerako eta Nafarroako mendialdean oso ugaria den zuhaixkatik lortzen dira. 1987az geroztik, Nafarroa Europako eremu bakarra bihurtu da, basaranak aurkitzeaz gain, landatzeko ere erabiltzen dena. Hori dela eta, patxaran ekoizlerik handiena da estatuan.

INTIA sozietate publikoa arduratzen da produktua ziurtatzeaz, kalitatearen eta jatorriaren berme gisa. Horretarako, ENAC-ek akreditatutako eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak onetsitako Unitate Tekniko bat du.

 

Gaur egun, zazpi dira Nafarroako Patxarana Adierazpen Geografikoaren erregistroan inskribatutako enpresak: DZ Licores (Destillerías Zoco), Destillerías La Navarra, Licores Baines, Hijos de Pablo Esparza (Basarana), Licores Azanza, Licores Usua eta Licores Ordoki

 

Fruituaren eta anisatuaren baldintzen, elaborazioko maisutasunaren, kontserbazioaren eta zerbitzuaren araberakoa izango da azken produktuaren kalitatea. Nafarroa patxaranaren sorlekua da, Foru Erkidegoan tradizio sendoa duen edaria.

Partekatu
Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
WhatsApp