Atekoako (Iragi) Ángel Linzoáin, ‘esne propioarekin egindako Latxa ardi-gazta’ kategorian, eta Quesos Larra, ‘Latxa ardi-gazta’ kategorian, ‘Latxa ardi-gazta lehiaketa herrikoiaren’ irabazle hautatu dituzte gaur INTIA–Reyno Gourmetek Iruñeko Udalarekin batera antolatutako ‘Autentikan’, Nafarroako Tokiko Arrazen Azokaren lehen edizioan.
Lehiaketan 22 gazta aurkeztu dira bi kategorien artean, guztiak Latxa Ardiaren esnearekin eginak, Nafarroako tokiko arraza horren bidez Erronkari eta Idiazabal gaztak egiten baitira. Irabazleak herri-bozketa baten bidez hautatu dira, bi kategorietako gazta guztiak dastatu ondoren, boto partikularra emanez.
Horrela, Atekoako (Iragi) Ángel Linzoáinek ‘esne propioarekin egindako Latxa ardi-gazta’ kategorian lehen saria irabazi du, Merinoko (Eulate) Ricardo Merino bigarren izanda eta Quesería Sustrako (Uharte Arakil) Uharte Martiarena hirugarren. Bestalde, Quesos Larra ‘Latxa ardi-gazta’ kategorian irabazle izan da, Dorreako bi gaztarekin, eta Bideki Idiazabal Gazta ketua eta Antsena Erronkari gazta bigarren eta hirugarren izan dira, hurrenez hurren.
Ruben Goñi Landa Garapeneko zuzendari nagusiak; Joxe Abaurrea Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 agendako zinegotzi ordezkariak; eta Carmen Díaz de Rada Nafarroako Rural Kutxa erakunde babeslearen Marketin departamentuko ordezkariak, sei gazta irabazleei sariak banatu dizkiete.
Parte-hartzaileak
‘Esne propioarekin egindako Latxa ardi-gazta’ kategorian 14 abeltzain aurkeztu dira, euren gazta esne propioarekin ekoitzi dutenak: Uharte Martiarena, Sustrai Gaztandegia (Uharte Arakil); Jesús Zelaieta, Azpilikuetako Gasnak (Azpilkueta); Ángel Linzoáin, Atekoa (Iragi); Loperena SC, Loperena (Egozkue); Javier Saralegi, Malloak Gaztak (Gaintza); Ainhoa Goñi, Agorleku (Lesaka); Nerea Olazarán, Nere Gazta (Zudaire); Antsonea SAT, Antsonea (Uztegi); Albi SC, Albi (Arruazu); Alberto Larrañeta, Aitzurreko Gasna (Luzaide/Valcarlos); Valles Legaz, Azalegiko Gazta (Orbaizeta); Ricardo Merino, Merino (Eulate); Patxi Zabalza, Lorentxoina (Orbaizeta) eta Utxana Gazta (Dorrao).
Bestalde, ‘Latxa ardi-gazta’ lehiaketan bost gaztandegik hartu dute parte, Erronkari eta Idiazabal 8 gaztarekin: Largintia, Ekia Erronkari Gaztarekin; Larra Gaztak, Erronkari Gazta samurrarekin eta Erronkari Gazta onduarekin; Gaztandegui Dorrea, Antsena Erronkari Gaztarekin eta Bideki Idiazabal Gazta ketuarekin; Enaquesa, Ronkari Erronkari Gazta onduarekin; eta Baztango Harana Gaztandegiak, Belai Idiazabal Gazta zuriarekin eta ketu batekin.
Latxa ardiaren esnearekin egindako gaztak
Latxa ardiaren esnea duten gaztak egiteko, animalia-gatzagia erabiltzen da soilik. Gehitu ondoren, gatzatu egiten da, seruma modu naturalean atera arte. Ondoren, gatzatua moztu egiten da moldeetan sartzeko, gazitu eta gutxienez 2 eta 4 hilabete artean heltzen uzten da, baina 12 edo 18 hilabetera ere irits daiteke. Erronkari Gaztan azal naturala bakarrik onartzen da, eta Idiazabal Gazta ketua edo keztatu gabea izan daiteke.