| 

Risottoa zainzuri berdeak, Idiazabal Gazta ketua eta Lodosako Pikilloekin

4 pertsonentzat
Gai (glutenik gabeko irinarekin)
  • 6 Lodosako Pikillo Piper
  • 300 g bonba-arroz
  • Zainzuri berde freskoen sorta bat
  • 1 l oilasko-salda
  • 60 g Idiazabal Gazta ketu
  • 30 g Parmesano Gazta
  • 10 g irin
  • ¼ tipulin
  • 4 gurin-intxaurra
  • Gatza
  1. Moztu zainzuriak tiretan eta gorde puntak. Erregosi zainzuriak ontzi batean, gehitu irina eta oilasko-saldaren ¼. Utzi txikitzen eta xehatu.
  2. Moztu Lodosako Pikillo Piperrak zerrendatan eta gazta ketua 1 x1 cm-ko kuboetan. Ontzi handi batean, sueztitu zainzurien puntak, tipulina eta arroza.
  3. Gehitu saldaren erdia eta egosi. Bitartean, bota zainzuri-krema eginda, eta salda isuri pixkanaka.
  4. Arroza puntu-puntuan dagoenean, kendu sutatik eta gehitu Lodosako Pikillo Piperra juliana eran moztua eta gazta ketua.
  5. Risottoa gatz-puntuan jarri. Ligatu arroza parmesanoarekin eta gurinarekin. Mugimendu azkarrekin eragin.

Datozen ekitaldiak

Errezeta ezagunak

This site is registered on wpml.org as a development site.