Conservas J. Vela,‘Nafarroako zainzuririk onena’ kontserban, Iruñeko Rotary Klubeko X. Dastatze Solidarioan

Lau marka izan dira finalista eta azken aukeraketa, gaur goizean egin da, Tres Reyes hotelean. Ekitaldiak “Nafarroako Zainzuria”-ren AGBren Kontseilu Arautzailearen eta Reyno Gourmet marka nafarraren babesa du.

Conservas J. Vela enpresak, Nafarroako Reyno Gourmet kalitate-zigiluari atxikitako barazki-marka da eta egoitza Mendabian du. Conservas J. Vela enpresak irabazi du `Nafarroako Zainzurien Dastatze Solidarioa’ gaur goizean. Ekitaldiaren hamargarren edizioa izan da aurtengoa, eta, irabazlea lau marka finalisten artean erabaki da. Carmen Maeztu Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako kontseilariak Ignacio Vela kontserba enpresako gerenteari eman dio saria.

Ekitaldia Iruñeko Rotary Club-ek antolatu du, eta, Nafarroako Zainzuria AGBren eta Reyno Gourmeten babesa du. Reyno Gourmet marka INTIA sozietate publikoak bultzatu eta kudeatzen du.

Vela kontserben zainzuria Iruñeko Tres Reyes hotelean egindako dastatze itsu baten bidez aukeratu dute, kontserba enpresek aurkeztutako produktuen artean. Iruñeko Udaleko zinegotzi eta alkateorde Maria Caballerok eman dio hasiera dastatzeari.

Epaimahai espezializatua sei lagunek osatu dute: Angelita Alfaro sukaldariak; Adela Morcillo Nafarroako Zainzuriaren Kofradiakoak; Nicolas Remirez Tubaleko sukaldariak; Cristina Tirapu INTIAko teknikariak; Cayo Martínez Nafarroako Zainzuriaren Kontseilu Arautzaileko presidenteordeak; eta Ruperto Puertas Iruñeko Rotary Clubeko kideak.

Azken erabakia hartzerakoan, epaimahaiak hainbat alderdi hartu ditu kontuan, hala nola ontziaren zainzurien homogeneotasuna, koloreagatik, kalibreagatik, luzeragatik eta itxuragatik. Dastatzaile bakoitzak ehundura, kolorea, forma, zuntzgarritasuna eta zaporea baloratu ditu.

 

Produktu solidarioa

Aurreko urteetan bezala, dastaketak helburu solidarioak ditu, Conservas J. Vela Espainiako 200 kluben artean sustatuko da eta produktu solidario gisa ezagutzera emango da. Klubak produktu solidarioaren salmentarekin lortzen dituen diru-sarrerak Poliomielitisaren aurkako txertoak erosteko, ‘El Taller’ Elkartearentzat eta Brasilgo Nosso Lar proiektuarentzat izango dira.

 

Hamargarren edizioa

‘Nafarroako Zainzurien Dastatze Solidarioa’ ekimenaren hamargarren edizioa izan da aurtengoa, 2013an dastaketa solidarioa egiten hasi zenetik. Gilver Kontserbak izan zen dastaketaren lehen irabazlea lehen edizioan; Conservas J. Vela enpresak irabazi du saria sei aldiz (2014, 2015, 2016, 2020, 2021 eta 2022); eta Asensio Kontserbak izan zen garaile 2017an eta 2018an.

Conservas J. Vela 1892an sortu zuen Ramón Velak. 130 urte eta lau belaunaldi geroago, Mendabiako kontserba-fabrikak ‘Nafarroako zainzuri onena’ kontserban saria lortu du seigarren aldiz.

Partekatu
Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
WhatsApp