Ekitaldiak

IV “Reyno Gourmet ibilbidea” Nafarroako Zainzuria eta Tuterako Orburuarekin

04/04/2023 – 04/05/2023
Jatetxearen arabera

IV. “Reyno Gourmet Ibilbidea”, Nafarroako Zainzuria eta Tuterako Orburuarekin, dagoeneko Madrilgo hogei jatetxetan baino gehiagotan egin daiteke. Horiek laugarren edizio honetan parte hartzen dute eta, maiatzaren 4ra arte, Nafarroako baratzeko sasoiko barazkiekin egindako platerak eskaintzen dituzte.

Edizio berri honetan parte hartuko duten jatetxeak hauek dira:

  1. A’Barra, C. del Pinar, 15
  2. Alabaster, C. de Montalbán, 9
  3. Asador Guetaria, C. del Aviador Zorita, 8
  4. Balear, Avda. de Juan Antonio Samarach, 67
  5. Berria, Plaza de la Independencia, 6
  6. Betelu, C. Florencio Llorente, 27
  7. Casa Alberto, C. de las Huertas, 18
  8. Casa Ciriaco, C. Mayor, 84
  9. CEBO, Carrera de San Jerónimo, 34
  10. El invernadero de Rodrigo de la Calle, C. Ponzano, 35
  11. Joselito’s, C. Velázquez, 30
  12. La Casa del Abuelo, C. Goya, 57
  13. La Huerta de Tudela, C. del Prado, 15
  14. La Manduca de Azagra, C. Sagasta, 14
  15. Las Reses, C. de Orfila, 3
  16. Piantao, C. Sagasta, 30
  17. Piantao, Paseo de La Chopera, 69
  18. Taberna Verdejo, C. General Díaz Porlier, 59
  19. Triciclo, C. Santa María, 28
  20. Voraz, C. de Fernando el Santo, 25
  21. Varra, C. Hermosilla, 7

 

Madrilgo El Corte Ingles merkataritza-guneetan sustapena

Reyno Gourmetek hiriburuko presentzia aprobetxatu nahi du markari atxikitako produktuen hedapena eta sustapena indartzeko, hainbat saltokitan ekintza bat eginez. El Corte Ingleseko lau merkataritza-gunetan izango da, apirilaren 11tik 28ra: Hipercor Campo de las Naciones, Hipercor Pozuelo, Hipercor Sanchinarro eta Hipercor Arroyomolinos Xanadú.

Establezimendu horietan, produktua erosteagatik opari zuzenak emango dira eta, hiru asteburutan, dastatzeak egingo dira. Kanpaina hauen helburua Reyno Gourmet produktuei ikusgarritasuna ematea da, linealetan errotazioa eta produktuaren proba sustatuz.