Reyno Gourmet-en “The Gourmet Bus”-a Gabonetako Azokan

The Gourmet Bus, Sarasate pasealekuko Gabonetako azokan kokatua, bertako produktua sustatzeko gune gastronomikoa da.

Aurten, Gabonetako Azokaren berrikuntza bi pisuko vintage estiloko autobus gastronomikoa da. Artisautza eta elikadura arloko 38 postuek osatzen dute Iruñeko Sarasate pasealekuko Gabonetako gune hau. Urtarrilaren 6ra arte, 10:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era, gaztak, hestebeteak, txokolateak, marmeladak, likoreak, eztia edo infusioak erosi ahal izango dira, larrua, egurra, xaboiak, zilargintza, saskigintza, artilea eta abarrekin egindako beste artisautza-produktu batzuez gain.

The Gourmet Bus Iruñeko Udalaren eta INTIA-Reyno Gourmeten ekimena da, Basque Truck-ekin lankidetzan, tokiko produktua sustatzeko gune gastronomikoa baita. Karta bat eskaintzen du, Nafarroako Aratxe eta Nafarroako Arkume okelarekin egindako hanburgesa ezberdinez osatua, baita Ronkari eta Idiazabal Gaztak eta Nafarroako Txistorra pintxo ezberdinen eskaintza ere, besteak beste… Food truck berezi honek mahaiak ditu goiko aldean, eta Gabonetako giroan bertan jan daiteke.

Gabonetako Azoka urtarrilaren 6ra arte egongo da zabalik, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik.

Partekatu
Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
WhatsApp