Reyno Gourmetek Amaia eta Martin anaiei buruzko ipuin dibertigarri bat argitaratuko du, abentura zoragarri batean murgiltzeko zorian baitaude: Nafarroako baratze magikora bidaia.
Bertan, Nafarroako barazki gozoak ezagutuko dituzte, eta zergatik diren hain garrantzitsuak eurentzat eta ingurukoentzat.
Itziar Ancín idazle eta olerkariaren lumak eta Leire Urbeltz ilustratzaileak sortu dute, eta mota guztietako umeentzat pentsatuta dago, hainbat modutan ezagutzeko eta gozatzeko aukera izango baitute:
Liburu formatuan, audio ipuina eta udatik aurrera txikiagoentzat kamishibai formatuan.
Adi egon webgune honi, laster egongo baita eskuragarri.