Eroski Taldeko zuzendariek eta atalburuek Nafarroako kalitatezko marken prestakuntza jaso dute

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on email
Share on whatsapp

Nafarroako Eroski Taldeko berrogeita hamar bat atalburu eta dendari hurbildu dira Reyno Gourmet-en babestutako marketara

Eroski Taldeko dendako arduradunei zuzendutako bi prestakuntza-saioetako lehena izan da, Reyno Gourmet-en babestutako kalitate-markei buruzkoa. Egunean zehar, Jatorri Deituren eta Adierazpen Geografiko Babestuen aurkezpenak egin dira, horien berri izan dezaten, eta Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektorea osatzen duten kalitate-marka horien berezitasunetan sakondu da. Erakusketa hauek Juan Carlos Fernández sukaldariak egindako showcooking batekin osatu dira, bere ikuspegi gastronomiko eta nutrizionala emanez.

Hurrengo saioa ekainaren 12an izango da INTIAren Atarrabiako egoitzan eta bertan Nafarroako Olioa, Erronkari Gazta, Tuterako Alkatxofa, Nafarroako Zainzuria, Nafarroako Patxarana, Idiazabal Gazta, Nafarroako Txahala, Nafarroako Bildotsa eta Produktu Ekologikoen inguruko formazioak errepikatuko dira. Reyno Gourmetek Eroski bezalako entseinuekin kolaboratzen du kalitate ziurtatuko tokiko produktuaren sustapenean.

Partekatu
Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on linkedin
LinkedIn
Share on email
Email
Share on whatsapp
WhatsApp

Datozen ekitaldiak

Errezeta ezagunak