Ekitaldiak

AHORA.FEST / Nafarroako haragiak goresteko Jaialdi Gastrokulturala

2023/10/21
11:00 – 16:00

INTIA – Reyno Gourmetek, Nafarroako Arkumea eta Nafarroako Aratxea AGBekin batera, AHORA.FEST Jaialdi Gastrokulturala antolatzen dute Burgoen plazan eta Iruñeko Santo Domingo Merkatuarekin eta Zentral aretoarekin elkarlanean.

Publiko guztiarentzako doako jarduerez beteriko egitaraua eskeiniko dute: bisita gidatuak Santo Domingoko azokara, showcooking-a, ipuin kontalariak eta musika.

Eskaintza gastronomikoan, Nafarroako Aratxeko premium hanburgesak eta Nafarroako arkume errearen barketak dastatuko dira, Iruñerriko artisau-ogiarekin batera. Sukaldariekin batera ekoizleak ere egongo dira.

Bildutako dirua Anela Esklerosi Amiotrofikoaren Alboko Nafarroako Elkartera bideratuko da.

 

EGITARAUA

11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan Ekitaldiari hasiera emateko, merkatura bisita gidatuak egingo dira 15 lagunentzako edukierarekin.

12:00etan Show Cooking-a.

13:00etan Nafarroako Aratxea premium hanburgesak (Basque Truck-ren eskutik) eta Nafarroako Arkume errea (Txomin Parrillaren eskutik) dastaketa.

13:00etan Ipuin kontalaria.

14:00etan Edu Errea Bandaren kontzertua.

15:00etan Nafarroako Aratxearen premium hanburgesa sortaren zozketa.