Ekitaldiak

Garnatxa Bizia’N, ardoak zuzenean

18:30 – 23:00

“Garnatxa Bizia’N, ardoak zuzenean” tabernaz taberna, ardo kopa eskuan joateko espirituarekin jaio zen, zuzeneko musikarik onenaz gozatuz. Nafarroako Jatorri Deiturak Iruñeko zuzeneko musikaren hiru lokal sinbolikotan barrena ibilbide bat egitea proposatzen digu. Ibilbide horretan, Nafarroako Jatorri Deiturako upategi desberdinetako ardo zuri, gorri eta beltzak dastatu ahal izango dira, eta, aldi berean, Foru Komunitateko hainbat artistaren zuzeneko musikarik onenaz gozatu ahal izango da.

Ekitaldia 18:45etan hasiko da Txinxarri tabernan (San Frantzisko kalea, 26, Iruña) DJ Netan taldearekin. Bigarren geldialdia 20:00etan izango da Chester Gastro Bar tabernan (Erriberriko kalea, 8, Iruña) River Newt taldearen emanaldiarekin. Ibilbidea Rockollectionen amaituko da (Erriberriko kalea, 12, Iruña) LILOren zuzeneko musikarekin 21:15ean.

David Palacios, Nafarroako Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileko presidentea, ekitaldian izango da.