Iruñeak berriro hartuko du, hitzaldi eta jardueren bidez, gastronomia-diseinuko eta -sormeneko profesionalak batzea helburu duen jaialdi hau. Aurtengo berrikuntza nagusia NORT PACKAGING sarien banaketa ekitaldia da.
Diseinu eta gastronomiari buruzko topaketa honen HIRUGARREN EDIZIOA datorren martxoaren 3an izango da Iruñeko 3 Reyes hotelean. Edizio honetan packaginga azpimarratuko da eta diseinuaren joera berriak eta ontzi eta bilgarri onenen soluzioak aztertuko dira. Nekazaritzako elikagaien sektoreko diseinatzaileei eta marketin-sailei zuzendutako topaketa da, ikusgarritasuna emateko helburuarekin.
Ezagutu egitaraua hemen: www.nortfestival.com
Reyno Gourmet-eko nobedadeen, ekitaldien, lehiaketen eta sustapenen berri izan nahi duzu? Utzi zure helbide elektronikoa, eta, aldian-aldian, gure buletina jasoko duzu zure posta elektronikoan sarrerako ontzian.