Iruñeko Gazteluko plazan Tokiko Produktuen VII. Astea egingo da

Iruñeko Udalak eta Reyno Gourmetek Tokiko Produktuen VII. Astea antolatu dute Iruñean, 2022ko urriaren 7tik 12ra.

Ekimenaren funtsezko ardatza izango da Gazteluko Plazan 45 produktorek elikagaiak erakutsi eta saltzea. Ekoizleak tokiko eta kalitateko produktuekin konprometitutako erakundeetatik etorriko dira. Merkatu honek ekoizlearen eta kontsumitzailearen arteko harreman zuzena ahalbidetzen du. Zabalik egongo da urriaren 7tik 11ra, goizez eta arratsaldez, eta, hilaren 12an, asteazkena, goizean.

Hori, ekitaldi nagusia da, eta beste hainbat jarduera izango dira batera: produktu-dastatzeak, zinema- eta gastronomia-ziklo bat, “ihes” jokoak, haurrentzako jarduerak eta haurrentzako II. pintura-lehiaketa. Egun hauetan produktu dastaketak (Nafarroa JD Ardoak, Erronkari Gazta JD, Idiazabal Gazta JD, Oliba Olio Birjina Estra eta eztia) programatu dira. Kasino Nagusi Berrian. Doako saioak dira, eta irailaren 30etik aurrera eman behar da izena www.semanadelproductolocal.com webgunean. Aldi berean, programatu dira: bederatzi scape-joko Gazteluko plazaren mugakide diren kaleetan, haurrentzako jolasak eta Tokiko Produktuen Haurrentzako II. Pintura Lehiaketa.

Horrez gain, Kondestablearen Jauregian, arratsaldeetan, Zinema eta Gastronomiari buruzko ziklo bat egingo da, sarrera librearekin lekua bete arte. Guztira bost film proiektatuko dira: `Zure platerrean hasten da mundua´ jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin (asteazkena 5); `El chef, la receta de la felicidad ‘(osteguna 6); `El festín de Babette’ (ostirala 7); `Hierve – Boiling Point´(astelehena 10), estreinaldi nazionala, orain arte ez baita proiektatu, eta `Delicioso’ (asteartea 11). Iñaki Arrubla zinema-kritikariak aurkeztuko du zikloa, eta, ondoren, filmari buruzko solasaldia moderatuko du. Lehen saioan, Ion Fontenla dokumentalaren zuzendaria izango da, eta Nafarroako Nekazaritza Ekoizpen Ekologikoaren Kontseiluak aurkeztuko du. Astelehenean, hilak 10, Koldo Rodero sukaldariak parte hartuko du ‘Hierve’ saioaren estreinaldian.

Urtero, tokiko produktuak ikusarazteko eta balioesteko jarduera berriekin osatzen da programa. Beharrezkoa baita ekoizleen lana eta tokiko ekoizpenaren inguruko filosofia islatzen duten espazioak sortzea.

Aste hau antolatzen dute Iruñeko Udalak eta Reyno Gourmet nekazaritzako elikagaien kalitatearen markak elkarlanean, eta laguntzen dute Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak (NNPEK), Artisautzako Elikagaien Egileen Elkarteak eta Bizilurrek. Tokiko produktuen sustapenari, hedapenari eta eguneroko presentziari ematen zaien laguntza sozial eta instituzionala oso garrantzitsua da elikagai horien iraupenaren alde lan egiten duten kolektibo eta erakundeentzat. Ekitaldi hori 2016. urtean sortu zen, Iruñeko egutegi sozial, kultural eta gastronomikoan jarduera finko bat bihurtzeko asmoz. Hitzarmena sinatu duten erakundeek baikorki balioetsi dute esperientzia, eta ekoizleen protagonismoaren eta tokiko produktuaren oinarriarekin beste behin egingo da, hiriaren erdigunean merkatu handi bat osatuz.

 

Jardueren egitaraua

Urriaren 5a, asteazkena

  • Ezti lantegia. 18:30ean. Kasino nagusi berrian. Izen-ematea doan, irailaren 30etik Aurrera. Zer da eta nola elaboratzen da? Eduardo Pérez de Obanos.
  • Zinema- eta gastronomia-zikloa. 19:30ean. Kondestable Civivoxan, sarrera librea. Dokumentala. Zure platerrean hasten da mundua^; (J. B. euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin). NNPEKek aurkeztua, Ion Fontenla zuzendaria bertan izango da.

 

Urriaren 6a, osteguna

  • Nafarroako Oliba Olio Birjina Estraren dastaketa. 18:30ean. Kasino nagusi berrian. Izen-ematea doan, irailaren 30etik aurrera.
  • Zinema- eta gastronomia-zikloa. 19:15ean. Kondestable Civivoxan, sarrera librea. `El chef, la receta de la felicidad´. Aurkezpena eta ondoren solasaldia, Iñaki Arrubla zine kritikariak moderatuta.

Urriaren 7a, ostirala

  • Nafarroa JD Ardoen dastaketa. 18:30ean. Kasino nagusi berrian. Izen-ematea doan, irailaren 30etik aurrera. “Nafarroako Garnatxaren koloreak”.
  • Zinema- eta gastronomia-zikloa. 19:15ean. Kondestable Civivoxan, sarrera librea. El festín de Babette. Aurkezpena eta ondoren solasaldia, Iñaki Arrubla zine kritikariak moderatuta.

Larunbata, urriak 8

  • Erronkariko Gazta JDren dastaketa. 11:00etan. Kasino nagusi berria. Izen-ematea doan, irailaren 30etik aurrera.

 

Urriaren 9a, igandea

  • Escape the city. Publiko guztientzako jarduera. 3 saio goizean eta 3 arratsaldean, 12 laguneko taldeak. 11:00etan/18:00etan. Gazteluko plazan.
  • Ipuin-kontalaria. `Txanogorritxoren otarra´ (erdaraz). 12:00etan. Gazteluko plazan.

 

Urriaren 10a, astelehena

  • Zinema- eta gastronomia-zikloa. 19:15ean. Kondestable Civivoxan, sarrera librea. Hierve (Boiling Point). Koldo Rodero sukladaria bertan izango da. Aurkezpena eta ondoren solasaldia, Iñaki Arrubla zine kritikariak moderatuta.

Urriaren 11, asteartea

  • Idiazabal Gazta JDren dastaketa. Cata de Queso D.O. Idiazabal. 18:30ean. Kasino nagusi berrian. Izen-ematea doan, irailaren 30etik aurrera.
  • Zinema- eta gastronomia-zikloa. 19:15ean. Kondestable Civivoxan, sarrera librea.`Delicioso´. Aurkezpena eta ondoren solasaldia, Iñaki Arrubla zine kritikariak moderatuta.

Urriaren 12a, asteazkena

  • Escape the city. Haurrentzako jarduera. 3 saio goizean. 11:00etan. Gazteluko plazan.
  • Pintura-lehiaketako sari-banaketa. 11:30ean. Kasino nagusi berrian.

 

Gazteluko plazako produktuen merkatuko ordutegiak

  • Urriaren 7a, ostirala: 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 21:30era
  • Urriaren 8an, larunbata: 10:30etik 14:30era eta 17:00etatik 21:30era
  • Urriaren 9an, igandea: 10:30etik 14:30era eta 17:00etatik 21:30era
  • Urriaren 10ean, astelehena: 10:30etik 14:30era eta 17:00etatik 21:30era
  • Urriaren 11n, asteartea: 10:30etik 14:30era eta 17:00etatik 21:30era
  • Urriaren 12an, asteazkena: 10:30etik 14:30era
Partekatu
Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on linkedin
LinkedIn

Datozen ekitaldiak

Errezeta ezagunak

This site is registered on wpml.org as a development site.