Nafarroak lurralde gonbidatu gisa parte hartu du “Fira de Calella i l´Alt Maresme”-n

Remírez lehendakariordea azokaren inauguraziora joan da Jordi Puigneró i Ferrer Kataluniako Generalitateko lehendakariordearekin batera.

Nafarroako Foru Komunitateak lurralde gonbidatu gisa parte hartu du “Fira de Calella i l´Alt Maresme”-n. Aurten, 41. edizioa egingo da udalerri horretan, ostegunetik igandera arte, hilak 25. Javier Remirez lehen lehendakariordea Foru Gobernuaren ordezkari gisa joan da, Reyno Gourmet-eko Nafarroako artisau eta merkatariekin batera. Bertan, erkidegoko ikur diren artisau eta gastronomia produktuak erakutsi dituzte.

Bere hitzaldian, Remírez lehendakariordeak Nafarroa Espainian bizi kalitate onena duten erkidegoen rankingean lider gisa jartzen duten adierazleak nabarmendu ditu. Ziurtatu duenez “Gogobetetze-estandar horiei eustea gure Gobernuaren ekintzaren printzipioetan dago, eta Nafarroako gizarteak partekatzen ditu. Horiek aukera ematen digute Europan aitzindari eta erreferente izateko ekonomia jasangarri, digital eta lurraldearekin eta pertsonekin konprometitutako baterako trantsizioan”.

Halaber, Remirez lehendakariordeak gonbidapena luzatu die bertaratutakoei Nafarroako Bizi Kalitatea stand instituzionalera hurbiltzeko, eta azokan ikusgai dauden Reyno Gourmeten gastronomia eta artisautza produktuak ezagutzeko. Gaineratu du, “jakina, Nafarroa bisitatzera animatzen zaituztegu. Nafarroa eraberritze eta digitalizazio, ekonomia berdea, iraunkortasuna, gizarte-kohesioaren eta berdintasunaren aldeko apustua egiten duen komunitatea gara”.

Irekiera ekitaldian, banderak igo eta Kataluniako eta Nafarroako ereserkiak interpretatu dituzte Calellako musika gelak eta Nafarren Etxeak, hurrenez hurren. “Txupinazo” sinboliko bat bota dute, Nafarroaren omenez, eta agintariek Foru Erkidegoko herriko jaietako zapi tipikoa jantzi dute.

Goizean, gaur goizean , Calellako Udaleko agintari anfitrioiek harrera ofiziala egin diote Nafarroako ordezkaritzari egin diote Nafarroako ordezkaritzari, eta Remirez presidenteordeak udalerriko Ohorezko Liburua sinatu du, Marc Buch i Rigola Calellako alkateak gonbidatuta. Horren ondoren, Bartzelonako Nafarren Etxeko Jota eta Kalejira taldeak musika-emanaldi labur bat eskaini du. Udal Gobernuko kideek eta udal taldeetako bozeramaileek ere parte hartu dute ekitaldian.

 

Nafarroa, Bizi Kalitatea
Nafarroa bizi-kalitate onena duten erkidegoen rankingaren buru da Espainian 2008tik, Gizarte Errealitatearen Behatokiak eta Erakunde Komunikazio eta Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiak egindako txostenak adierazten duen bezala. Dokumentu horrek Nafarroari estatus hori ematen dioten adierazleak nabarmentzen ditu, hala nola industriak ekonomian eta enpleguan duen protagonismo nabarmena, edo esportazioek BPGn duten pisu handia, besteak beste.

Presidenteordeak bere hitzaldian azpimarratu duenez, Nafarroa leku geografiko pribilegiatu batean dago, Europarako irteerarekin, eta maila teknologiko handia du (I+G+Bko inbertsioa 540,9 euro per capita izan zen, herrialdeko hirugarren handiena).

Gainera, Nafarroako giza kapitalak formakuntza handia du, eta hezkuntza-sistema garrantzitsua du (hezkuntzan per capita inbertsio handiena duen bigarren erkidegoa da, 1.253 euro pertsona bakoitzeko urtean).

Beste indize batzuei erreparatuta, osasun-sistemaren kalitateari egiten diote erreferentzia, eta Nafarroa da osasunean per capita inbertsio handiena egiten duen hirugarren erkidegoa (1.902 euro), eta biztanleko mediku kopuru handiena duen eskualdeetako bat (100.000 biztanleko 440).

 

Reyno Gourmet, Nafarroako artisautza eta gastronomia
Azokan, Reyno Gourmet markako artisautza- eta elikadura-gremio batzuk egon dira, Erkidegoko artisautza- eta gastronomia-produktuen kalitatearen erakusgarri.

Zehazki, produktu hauek erakutsi dituzte: Katealde Artisautzak (ahate-produktuak); Irular marmeladak; Napar Bideak (Erronkaribarko gazta); El Bordón hestebeteak; Leyre txokolateak eta Cascanteko monasterioko pastak.

Artisau-produktuei dagokienez, parte hartu dute: Trok Tailerra (larruzko artisautza), Adriana Ojer (artilezko artisautza), Arcadio Cava eta anaiak (zurezko lana) Orta (oliba- eta ezpel-zurezko lana); Los Jabones de Montse (xaboiak); Igone Natural (kosmetika beganoa eta ekologikoa); eta Tea Azotean (panpinak eta artisau-osagarriak).

Han egon da ere, La Taberna de Navarra, Nafarroa Jatorri Deitura duten ardo ezberdinen dastaketarekin, eta pintxo gastronomikoekin. Tabernak eskaini ditu Erronkari Gazta eta Idiazabal Gazta jatorri-deiturak, hestebeteen taula, Nafarroako Txistorra pintxoa eta Lodosako pikillo piperra.

Reyno Gourmet Nafarroako Gobernuak 2007an sortutako berme-marka bat da. Kalitate-ziurtagiria duten nekazaritzako elikagaiak identifikatzen eta babesten ditu, bai eta ezaugarri bereziak izateagatik Foru Erkidegoan bereiz daitezkeen beste batzuk ere. Hala, marka funtsezko tresna da produktu horiek merkatuan ezartzen eta identifikatzen laguntzen duen irudi komuna sustatu eta proiektatzeko.

 

Fira de Calella i l´Alt Maresme, 41 urteko ibilbidea
Fira de Calella eta l Alt Maresme ekimena 1981. urtean sortu zen, eta Kataluniako kulturako produktu tipikoen eta lurralde gonbidatuen arteko lotura ezartzea du helburu, horien ondare historiko, kultural eta gastronomikoaren berri emanez, azoka-barruti osoan jarritako stand-en bidez.

Tradizioa, folklorea eta herri-kultura dira azoka honi lotutako kontzeptuak, eta urteetan berrikuntzarekin, sorkuntzarekin eta diseinuarekin osatzen saiatu dira. Programazioa osatzeko, kontzertuak, askotariko tailerrak eta erakusketak antolatzen dira.

Partekatu
Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
WhatsApp