Nafarroako Patxarana AG eta Nafarroa JD Ardoak Barcelona Wine Week 2023 aretoan

Bi kalitate-markez gain, Nafarroako hamar upategi egongo dira, INTIA-Reyno Gourmet kudeaketari eta Nafarroako Gobernuaren babesari esker.

Nafarroako Patxarana AG eta Nafarroa JD Ardoak izendapenek `Bartzelona Wine Week ´ (BWW) erakusketaren 3. edizioan parte hartuko dute. Erakusketa Fira Barcelonako 8. pabiloian egingo da, Montjuïc esparruan, datorren astelehenetik otsailaren 6ra arte.

Gainera, INTIAReyno Gourmeten kudeaketari esker eta Nafarroako Gobernuak parte-hartzeari emandako babesarekin, Nafarroako hamar upategik hartuko dute parte modu bateratuan: Viña Aliaga; Marqués de Montecierzo; Príncipe de Viana; Malón de Echaide; Inurrieta; Viña Magaña; Tandem; Bodega de Sarría; Alzania eta Nekeas.

Horiez gain, Nafarroako beste dozena bat enpresa izango dira ekitaldian, bakarka: Ochoa, Bodegas Alconde, Bodegas Manzanos, Bodegas Máximo Guerinda wines, Gonzalo Celayeta wines, Grupo Marqués del Atrio, LMT Wines, Pago de Araiz, Pago de Cirsus, Bodegas Irache eta Sarah.

BWW aretoaren inaugurazio-ekitaldian (otsailaren 6an, astelehena, 12:00etan) Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako ministroa, Luis Planas, eta Bartzelonako Firako presidentea, Pau Relat, izango dira; eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez, egongo da, autonomia-erkidegoetako kontseilari eta ordezkari gehiagorekin batera. Segizioak Nafarroako espazioa bisitatuko du, eta David Palacios Nafarroa Jatorrizko Deituraren presidenteak eta Elena Arraiza zuzendari kudeatzaileak harrera egingo diote.

 

Nafarroako Patxaranaren sustapena

Nafarroako Patxarana AG BWW Lands gunean izango da, marka sustatzeko, bere ikuspena handitzeko eta Kontseilu Arautzaileko enpresen negozio-aukera sustatzeko asmoz. Enpresa horiek, Nafarroako Patxarana benetakoaren ordezkari nagusiak dira (DZ Licores-Pacaran Zoco, Destilerías La Navarra, Licores Baines, Hijos de Pablo Esparza – Basarana, Licores Usua, Licores Azanza eta Vinos y Licores Ordoki).

 

‘Barcelona Wine Week’-ari buruz

`Barcelona Wine Week ‘ ardoen eta edari hordigarrien erakusketa monografikoa eta profesionala da, eta, aurten, hirugarren edizioa izango du. Hitzordu garrantzitsua da Nafarroako upategientzat, bertako eta nazioarteko erosle maila handiagatik eta negozio-aukeragatik. Edizio berri honetan, 700 upategi erakusketari baino gehiago egongo dira, eta 80 herrialdetatik etorritako 20.000 profesional baino gehiagoren bisita espero da.

 

Nafarroako Patxarana AGari buruz

Nafarroako Patxarana AGak Reyno Gourmet kalitate-zigilu nafarraren babesa du, eta Nafarroako basaranekin egiten da, gehigarri, usaingarri eta koloratzailerik erabili gabe. Horrek berezitasuna eta kalitatea ematen dio jatorria duen produktu honi. Basaranak Prunus Spinosa zuhaixkatik sortzen dira; basa-izaera du eta oso ugaria da Nafarroako mendialdeetan. 1987az geroztik, Europan, Nafarroa landatzen diren eremu bakarra da.

INTIA sozietate publikoa arduratzen da produktua ziurtatzeaz, kalitatea eta jatorria bermatzeko. Horretarako, unitate tekniko bat du, ENACek egiaztatua eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak onartua, bai eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuak ere.

 

Reyno Gourmet-i buruz

Reyno Gourmet Nafarroako Gobernuak 2007an sortutako berme-marka bat da, eta INTIA S.A. enpresa publikoak kudeatzen du. Kalitate-ziurtagiria duten nekazaritzako elikagaiak identifikatzen eta babesten ditu, bai eta ezaugarri bereziak izateagatik Foru Komunitatean bereiz daitezkeen beste batzuk ere. Horrela, marka funtsezko tresna da produktu horiek merkatuan ezartzen eta identifikatzen laguntzen duen irudi komuna sustatzeko eta proiektatzeko.

Partekatu
Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
WhatsApp