Nafarroako produktu ekologikoen bederatzi enpresak hartu dute parte Organic Food Iberia azokaren hirugarren edizioan, Reyno Gourmet-en eskutik

Europako Kalitatezko Elikagaien eta Edarien azoka garrantzitsuena gaurtik apirilaren 28ra arte izango da IFEMAn. Hitzordu estrategikoa da Nafarroako enpresentzat, eta 1988az geroztik taldean joaten dira.

Sektore ekologikoko profesionalentzako Iberiar Penintsulako ekitaldirik handienean, Nafarroako enpresek Foru Komunitateko produktu ekologikoen kalitatea eta aniztasuna erakutsiko dituzte.

Nafarroako produktu ekologikoen bederatzi enpresak Organic Food Iberia azokaren hirugarren edizioan parte hartuko dute. Madrilen egingo da gaur eta bihar IFEMA aretoan. Oraingoan, Reyno Gourmet-ek, INTIA sozietate publikoak bultzatu eta kudeatutako markak, NNPEKrekin elkarlanean parte hartzen du, Nafarroaren ikurrarekin.

Reyno Gourmet azokan izango da, Nafarroako Gobernuak apustu handia egin duelako ekoizpen ekologikoaren alde, hitzordua Europan oso garrantzitsua delako eta sektoreko Nafarroako konpainiek horretara bertaratzeko interesa erakutsi dutelako.

Sektore ekologikoko profesionalentzako Iberiar Penintsulako ekitaldirik handienean, Nafarroako enpresak 7. pabiloiko E40 standean egongo dira, hauek dira eta beren produktuak aurkeztuko dituzte: Bio Trailla (barazki ekologikoak), Gumendi (frutak, barazkiak, kontserbak, lekaleak, zerealak eta zukuak), Ékolo (zukuak, kontserbak, olioa, tomatea eta marmeladak), Ecoprolive (nutrizio-produktuak), Tribal Trading (fruta eta barazki ekologikoak), Aceite Artajo (Oliba Olio Birjina Estraren egilea) Conservas Monjardín (barazki-kontserbak) Larrezabal Eco (Idiazabal Gazta JDB) eta Trevijano (landare deshidratatuekin egindako produktuak). Enpresa horiek Foru Komunitateko produktuen kalitatea eta aniztasuna erakutsiko diete azokako bisitariei.


Merkatu ekologikoaren hazkunde garrantzitsua

Azken urteotan, merkatu ekologikoa % 38 inguru hazi da Espainian, Europako ekoizle handiena eta munduko hirugarrena bihurtuz. Horregatik, Organic Food Iberia Espainian eta Portugalen goi-mailako nazioarteko azoka baten beharraren emaitza zuzena da, penintsulak nazioarteko eszena ekologikoan duen garrantzi handia islatu ahal izateko. Azokan, nekazaritzako elikagaien eta mahastizaintzako eta ardogintzako industrien 600 erakustoki eta marka ekologiko baino gehiago egongo dira.

Partekatu
Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
WhatsApp