Nafarroako Txistorra AGB Madrilgo Salón Gourmets azokan izango da lehen aldiz

Berriki sortutako Adierazpen Geografiko Babestua delikatesen produktuei eskainitako Europako ekitaldirik handienean aurkezten da, 2024ko apirilaren 22tik 25era, ‘food truck’ batekin, non Nafarroako produktu hori lau egunetan zehar dastatu ahal izango den

Nafarroako Txistorra AGB, Reyno Gourmet ikurrarekin babestutako kalitate-marketako bat, Salón Gourmets-en estreinatuko da. Europako delikatesen produktuei eskainitako ekitaldirik handiena da, eta aurten, apirilaren 22tik 25era bitarte, Madrilgo IFEMAko erakustazokan, 37. edizioa ospatuko du.

Ekitaldian zehar, zeina sektore gastronomikoaren urteko hitzordu handientzat jotzen dena eta kalitatezko produktuen eskaintza handienetariko bat biltzen duena, kalitatezko marka ‘food truck’ batekin bertaratuko da. Bertan, bisitariek, Nafarroako Txistorraren historioa, elaborazio-prozesua, ezaugarriak edo zenbait bitxikeri ezagutzeko aukera izango dute. Gainera, aretoak irauten duen lau egunetan, nafar produktua dastatu eta Nafarroako Txistorraren sorta baten zozketan parte hartu ahalko dute.

Nafarroako Txistorrak Salón Gourmets azokan duen presentiza nabarmen hori AGBren hazkunde eta garapenaren aldeko apustu irmoa da, bai nazio mailan, bai nazioartean, eta Nafarroako Gobernuaren Landa Garapenaren eta Ingurumen Departamentuaren laguntza ekonomikoari esker posible izan da. AGB IFEMAren 6. pabilioiaren 6A 16 standean kokatuta egongo da.

Gainera, Salón Gourmetsaren edizio berri honetan, Reyno Gourmetek sustatu eta INTIAk kudeatutako Nafarroako standera bertaratuko dira Txistorra Egileen Elkarteko hiru empresa: Arrieta, Hortanco y Leframa.

1,2 milioi kilo inguru merkaturatu dira 2023an

2023an ‘Nafarroako Txistorra’ren salmenta Foru Komunitatean 1,2 milioi kilo ingurutakoa izan zen Nafarroako Txistorraren AGBra atxikitako 14 enpresen bitartez: Amezkoa Embutidos, Argal, Leframa, El Bordón, Arrieta, Carnicerías Iriguibel, Hortanco Embutidos, Carnicería Javier, Galar foods, Goikoa, Embutidos Arbizu, Carnicería Arilla, Carnicería Mazo eta Esarte. 2024rako, Nafarroako Txistorraren 2 milioi kilo inguru merkaturatzea aurreikusten da.

Salón Gourmetsi buruz

Salón Gourmetsaren 37. edizioa 65.000 m2ko erakusketa gune eremu batean egingo da, non 2.000 konpania baino gehiago elkartuko diren 55.000 produktuetatik gora aurkezteko. Lau egunez, 100.000 bisitari profesional baino gehiago hartuko ditu sektore desberdinetakoak, besteak beste, sukaldaritza, gourmet banaketa (saltoki handiak, delikatesen dendak…), Horeca eta hotel-kateak. Delikatesen produktuei esklusiboki eskainitako Europako ekitaldi handiena da eta munduko erakustoki handienetariko bat da goi mailako elikagai eta edarientzat.

Partekatu
Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
WhatsApp