Nafarroako Zainzuria Espainiako Jatorri Deituren Elkarteko zuzendaritza batzordean sartu da

Nafarroako Zainzuriko AGBren ordezkaria Ana Juanena izango da atzo Madrilen hautatua izan zen ORIGEN ESPAÑAko zuzendaritza batzorde berrian.

Ana Juanena, INTIAren Kontrol eta Ziurtapen arloko teknikaria eta Nafarroako Zainzuriaren Kontseilu Arautzaileko idazkari teknikoa, ORIGEN ESPAÑA elkartearen zuzendaritza-batzorde berriaren kide izango da, bokala bezala. Erabakia atzo Madrilen egindako Batzar Orokor Berezian onartu zen.

Torta del Casar jatorrizko deituraren presidentea izango da erakunde honen buru, eta Ana Juanena, berriz, Reyno Gourmet-en babespean dagoen I.G.P. Espárrago de Navarra – Nafarroako Zainzuria kalitate markaren ordezkari gisa egongo da.

Ana Juanenaren hitzetan, “Nafarroako Zainzuriarentzat, eta Nafarroako kalitate bereiziko gainerako produktuentzat ere, berri ona da, beste jatorrizko izendapen batzuekin zuzenean lotuta egoteko aukera ematen digulako. Honela, Reyno Gourmet-ek eta Nafarroak ere, estatu mailako erakunde batean ordezkaritza izateko aukera dute, kalitate, tradizio eta ospe paregabeko produktuak defendatzeko”, erantsi du. INTIA sozietate publikoaren barruan, Ana Juanena Nafarroako Zainzuria, Lodosako Pikillo Piperra eta Tuterako Orburua-ren ziurtapen zuzendaria da.

ORIGEN ESPAÑAren helburua Espainako nekazaritzako elikagaien Jatorrizko Deitura Babestuen (JIB) eta Adierazpen Geografiko Babestuen (AGB) funtsezko eginkizuna aintzat hartzea da. Angel Pacheco, Torta del Casar-reko burua Estatu mailako elkarte honen presidentea ere izango da hurrengo bi urteetan  (beste bi urteko agintaldia luzatzeko aukera ere dago).

Zuzendaritza Batzorde berrian beste Jatorrizko Deitura hauek ere izango dira: DOP Jabugo, DOP Sierra Mágina, Murtziako Gazta eta Ardoa, Jijona eta Alikanteko Turroiak, Calasparrako arroza, Asturiasko babarruna, Kanarietako platanoa, Mallorcako Sobrasada, Jerezko Ozpina eta Guijuelo, Nafarroako Zainzuriarekin batera.

ESPAÑA Jatorrizko Deituren Espainiako Elkartea 2008an jarri zen abian, kalitatezko produktu horiek balioan jartzeko eta Espainiako nekazaritzako elikagaiak babes hobea eta eraginkorragoa sustatzeko. Gaur egun, 89 erakundek osatzen dute, eta Espainiako nekazaritzako elikagaien adierazpen geografikoen (DOP zigilua eta IGP duten elikagaiak) balio ekonomikoaren %89,07 ordezkatzen du; hau da, 1.600 milioi euro baino gehiago merkatu-balioan.

Partekatu
Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
WhatsApp