Nafarroako ekoizpen ekologikoko bederatzi enpresak parte hartuko dute ‘Organic Food Iberia’ -ren laugarren edizioan

INTIA- Reyno Gourmet eta CPAEN-NNPEK erakundeen eskutik agertuko dira ekitaldian, sektore ekologikoko profesionalei zuzenduta.

Asteazkenean, ekainak 7, hasiko da ‘Organic Food Iberia’- ren laugarren edizioa, eta ekoizpen ekologikoan diharduten Nafarroako bederatzi enpresak hartuko dute parte. Hala, bi egunez, IFEMAn (Madril), Foru Komunitatean ekoizten diren elikagaien kalitatea eta barietatea azalduko dira, ekoizpen-sistema horren bidez kalitatea eta ingurumenarekiko errespetua bermatzen baitira.

Bederatzi enpresa horiek batera hartzen dute parte ‘Organic Food Iberia’-n, Nafarroaren izenean, Reyno Gourmet (Nafarroako nekazaritzako elikagaien kalitate-marka, INTIA sozietate publikoak gestionatua), eta Nafarroako Nekazaritza Ekoizpen Ekologikoaren Kontseiluarekin (CPAEN-PNNEK) lankidetzan.

Edizio honetan, Nafarroako enpresak 7. pabiloiko 7F38 standean egongo dira, INTERECO-ren eskutik ekoizpen ekologikoaren ziurtagiri publikoaren aldeko apustua egiten duten beste autonomia-erkidego batzuekin batera.

Pabiloi bateratuko areto honetan Nafarroak duen presentzia arrazoi argi bat du. Alde batetik, Foru Gobernuak ekoizpen ekologikoaren alde egindako apustu sendoa aurkeztea. Eta beste aldetik, ekitaldiak Europan duen proiekzio handia baliatzea, eta sektoreko Nafarroako enpresek bertara joateko duten interesa erakustea.

Sektore ekologikoko profesionalentzat bideratutako Iberiar Penintsulako ekitaldirik handienean Nafarroako enpresak hauek parte hartu dute: Bio Trailla (barazki ekologikoak), Gumiel eta Mendia (frutak, barazkiak eta zukuak), Ecoprolive (oliba-olio birjina estra eta nutrizio-produktuak), Tikal Nuts (fruitu lehorren eta tahinen kremak), Ekolo Produktu ekologikoak (zukuak eta kontserbak), Josenea Bio (infusioak), Medrano kontserbak (landare-kontserbak), Kibbi SAT (kiwiak eta sagarrak) eta Kisua sagarrak (zukuak, konpotak eta sasoiko sagarrak).

Merkatu ekologikoaren hazkunde nabarmena

 Aurten 350 enpresek ‘Organic Food Iberia’-n parte hartzea aurreikusten da; izan ere, ekoizpen ekologikoa hazten ari da, Ecovaliak, azokaren babesle nagusiak, egindako 2023. urteko txostenaren datuek adierazten dutenez. 2022an, produktu ekologikoen merkatua 2.856 milioi eurora igo zen Espainian; horietatik %88,6 etxeko merkatuko balioari dagokio. Iaz, biztanleko batez besteko gastua 60 eurokoa izan zen. Era horretako produktuen %64 landare-jatorrikoak dira (%14 frutak eta %10 barazkiak) eta %36 animalia-jatorrikoak.

Partekatu
Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
WhatsApp