| 

Bakailao-kokotxak borrajarekin

4 Pertsonentzat
Gai
  • 500 g borraja
  • Gatza
  • Oliba Olio Birjina Estra
  • 3 baratxuri-ale more
  • Kaiena 1
  • 16 bakailao-kokotxa
  1. Moztu borrajaren orriak eta gorde plater batean gerorako. Punta batekin, zurtoinen kanpoko aldea kenduko dugu; zatitan moztu eta katilu batean sartu, ur hotzarekin.
  2. Borraja irakiten dagoen eltze batera pasatu, eta 5 minutu inguru uretan egosi. Erretilu batean apar-burruntzali batekin ater eta paper xurgatzailea erabili, gehiegizko hezetasuna kentzeko. Egosteko ura gordeko dugu.
  3. Zartagin batean gorritu baratxuri ijeztua eta pipermin-xerrak. Gehitu kokotxak eta jaitsi sua.
  4. Kozinatu 5 minutuz eta gehitu borraja, baita egosketako ur pixka bat eta gatza ere. Goxo-goxo nahastu, lapikoa mugituz, zaporeak ongi nahastu arte eta zerbitzatzeko prest izango dugu.

Datozen ekitaldiak

Errezeta ezagunak

This site is registered on wpml.org as a development site.