| 

Tuterako Orburuak txirlekin saltsa berdean

4 Pertsonentzat
Gai (glutenik gabeko irinarekin)
  • 16 Tuterako Orburu, kontserban edo fresko egosiak
  • 20 ml Oliba-Olioa
  • 3 baratxuri-ale xehatu
  • 50 g tipula xehatua
  • 5 g irina
  • 50 ml Nafarroa JD ardo zuria
  • Litro erdi ur edo arrain-salda
Txirlak saltsa berdean:
  • 20 errei-txirla
  • 30 ml oliba-olioa
  • 3 baratxuri-ale xehatu
  • 1 kopa ardo zuri
  • litro erdi ur edo arrain-salda
  • 1 koilarakada irin
  • 1 perrexil-sorta

Orburuak prestatzeko:

  1. Lapiko batean baratxuria eta tipula sueztitu olio beroarekin eta irina gehitu. Ondoren, koilara batekin eragin, ondo nahastu arte.
  2. Gehitu ardoa eta arrainaren edo uraren salda, eta koilara batekin landu saltsa krematsua lortu arte. Gatza bota.
  3. Tuterako Orburu zatituak gehitu eta irakinaldi bat eman.

Txirlak saltsa berdean:

  1. Beste kazola batean, baratxuria olioarekin gorritu eta txirlak bota.
  2. Aparteko katilu batean, nahasi ardo zuria eta ura irinarekin, eta irabiatu hagaxkarekin, pixkanaka lapikora gehitzeko.
  3. Estali eta, txirlak ireki ondoren, atera plater batera. Behar izanez gero, gehitu ur pixka bat, testura krematsua lortu arte, gehitu perrexila eta pasatu saltsatik turmixetik.
  4. Amaitzeko, nahastu bi saltsak Tuterako Orburuekin, eta erregosi txirlekin saltsa berdean, dena utzi bi minutuz egosten.

Datozen ekitaldiak

Errezeta ezagunak

This site is registered on wpml.org as a development site.