Reyno Gourmetek 7 milioi euro baino gehiago bideratu ditu lau urtean kalitatezko produktuak sustatzera

Reyno Gorurmetek ekintzen balantzea egiten du gaur arratsaldean kalitate-markari atxikitako enpresekin egindako batzar batean.

Reyno Gourmet INTIA sozietate publikoak kudeatzen duen markak zazpi milioi euro baino gehiago bideratu ditu Nafarroako kalitatezko produktuak sustatzeko, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuarekin sinatutako hitzarmenaren bidez. Kalitate-zigilu hori osatzen duten nekazaritzako elikagaien berrogeita hamar enpresa inguruk batzar profesional bat egin dute gaur arratsaldean, eta azken urteetan egindako ekintzen balantzea egin dute.

Reyno Gourmet markak, 17 urtez Nafarroako nekazaritzako elikagaien sustapenean lan egin du, eta multzo berean batzen ditu 109 enpresaren 2.600 erreferentzia inguru, markaren logotipoa etiketan jarriz, bereizketaren sinbolorekin, eta kalitatearen bermatuz.

Hitzarmen honen helburua markaren eta bertan dauden erreferentzia guztien zabalkunde handiagoa lortzea da, Nafarroako ospea areagotzeko eta gure elikagaien kontsumoa suspertzeko, bai tokian-tokian, bai estatuan. Kontsumitzaileei zuzendutako sustapen-ekintza guztiek honako eslogan hau izan dute: ‘Aquí está Navarra/Hemen dago Nafarrroa’, tokiko jatorriarekin lotura zuzena duena.

Itziar Gómez, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, bileran izan da, eta adierazi duenez, “argi daukagu gure kalitatezko produktua ikusaraztea erabakigarria dela inplikatzen duen guztiagatik. Horregatik izan da gure konpromisoetako bat legegintzaldiaren hasieratik”. Gainera, nabarmendu duenez, “aurrekontua ia % 200 handitu dugu, laguntza horiek funtsezkoak baitira lurralde egituratu bat lortzeko”.

“Reyno Gourmetek kalitatea bermatzen du eta gure presentzia indartzen du, hazten doa eta hilabete gutxiren buruan bi marka berri markan sartuko dir, Milagroko Gereziak eta Nafarroako Intxaurrak. Uste dut markaren progresioaren balantzea oso ona dela eta gure kalitatezko produktuen sustapenean egiten den lana erabakigarria izaten ari dela”, aitortu du Gómez kontseilariak.

Bestalde, Natalia Bellostas INTIA enpresa publikoko zuzendari-gerenteak baikortasun mezua helarazi die bertaratuei. Izan ere, inkesta soziologiko baten bidez “Reyno Gourmeten kontsumitzaileak bikoiztu egin direla jakinarazi da, 2020an % 26 izatetik 2022an % 49 izatera”. Gainera, ondorioztatzen da zigiluko produktuek % 90etik gorako balorazioa dutela Foru Erkidegoan eta Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako nekazaritzako elikagaien merkatu nagusia baita, eta marka horren pertzepzioa hazi eta hobetu egin dela. Aurten egin diren sustapen-ekintza batzuk ere errepasatu ditu Bellotasek, eta “berri ona da Nafarroako Txistorra Reyno Gourmet familia handiaren kide berrai izatea”.

Jardunaldia Monserrat Oyague Enpresa Erantzukizun Sozialean eta Erreputazio Korporatiboan adituak jarraitu du, eta enpresaren iraunkortasunean, erantzukizunean eta abagunean oinarritu du bere hitzaldia. Amaitzeko, Trokolo Antzerki Konpainia izan da, Reyno Gourmetek egindako jardueren memoria umorez errepasatu duena.

 

‘Reyno Gourmeten 2022ko memoria’

Ekitaldian zehar, ‘Reyno Gourmet 2022ko Memoria’ banatu zaie bertaratutakoei. Horrela, markaren eta bertan dauden erreferentzia guztien ahalik eta hedapen handiena lortzea izan da helburua, Nafarroako erreputazioa areagotzeko eta gure elikagaien kontsumoa suspertzeko, bai tokian-tokian, bai estatuan, ‘Aquí está Navarra/Hemen dago Nafarroa’ esloganarekin. Jarraian, 2022ko memorian bildu diren datu nagusiak ematen dira:

Komunikazio kanpaina eta komunikabideak:

  • Kanpainako piezak. Irrati-iragarkiak, spotak, bannerrak, iragarki grafikoak, kanpoko euskarriak eta piezak komunikabideetarako egokitzea.
  • Sare sozialak.
  • Urteko memoria eta egutegiak markarekin.
  • Formatu handiko euskarriak azoketan, ekitaldi propioetan eta kolaborazioa beste ekitaldietan.
  • Elikadura-kanaletako lanak (merkataritza txikia eta banaketa handiko enpresak).
  • Sustapen-materialak eta erakundeen opariak.
  • Urteko une berezietarako grafikoak ere garatu dira, hala nola San Ferminetarako, Udarako eta Gabonetarako.

Komunikazio zerbitzuak

  • Komunikazio Kabinetea: 29 komunikatu, publizitatea eta online edukiak, marketin digitala eta sare sozialak.

Gure webgunea

Nafarroako markaren eta produktuen irudia hobetzera bideratutako webgune berria.

Publizitatea eta komunikabideetako edukia

  • 2022an inbertitutako aurrekontua 427.061,93 €+BEZa izan da, etxea erosteko arduradunentzat, 25 eta 65 urte bitartekoak, Nafarroan, Euskal Autonomia Erkidegoan eta lurraldeko gainerako eremuetan.

Sare sozialak

  • Guztira 184 ekoizpen argitaratu dira sare sozial guztietan, honako zifra hauekin:
    • Inpresioak (edukia zenbat aldiz erakusten den): 11 M
    • Elkarreraginak (eduki partekatua, iruzkinak, etab.): 132,7 K
    • Irismena (edukia ikusten duten pertsonen kopurua): 6,4 M
    • Bistaratzeak (iragarkirik gabeko edukia): 4,55 M

Ekitaldi propioak antolatzea eta  bere parte hartzea

  • Sukaldaritza gela (Reyno Gourmet) – https://www.auladecocinanavarra.com/
  • Nazioarteko Garnatxen txapelketa (Nafarroako jatorria) – (Grenaches du Monde)
  • Arantzabeltzaren Loraldiaren jaia (Nafarroako Patxarana)
  • Espirituosos España elkartearen biltzarra Nafarroan (Nafarroako Patxarana)
  • ‘Nafarroako Txistorra’ marka kolektiboa merkaturatzea
  • O. mugimendua eta ‘Nafarroako Txistorra’
  • ‘Gastronomia-elkarrizketak’: Nafarroako kalitate-markei buruzko foroa
  • Kontserba-sukaldaritzako tailerra zabaltzea, Enrique Martinezekin
  • Irurtzun Idiazabal / Artzai Gazta txapelketa
  • Milagroko gereziak
  • Erriberriko Ardoaren Museoan jarduerak
  • Reyno Gourmeten presentzia instituzionala Bartzelonako Elikagaien Azokan

Tokiko produktuaren astea Iruñean

Reyno Gourmetek, Iruñeko Udalarekin batera eta Nafarroako Artisau Elikagaien Egileen Elkartearen eta CPAENen laguntzarekin, 44 ekoizle-postu jarri zituen Gazteluko plazan, tokiko produktuaren kontzeptuarekin eta gastronomiaren kalitatearekin konprometitutako hainbat erakundetatik etorriak, ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko harreman zuzena bilatzeko.

Jarduera ugari egin ziren, hala nola Tokiko Produktuen II. Pintura Lehiaketa, Dastatzeak Kasino Nagusian, Zinema eta gastronomia zikloa, Haurrentzako jarduerak eta bertako haragien dastatzea.

Madrilen ekitaldiak: 

Helburua Nafarroako baratzeko produktuak sustatzea eta udaberrian Madrilen Nafarroako Zainzuriaren eta beste barazki batzuen II. Ibilbidea aurkeztea izan zen. Udazkenean Nafarroako Barazkien Astearen bigarren edizioa aurkeztu zen Madrilen, Foru Komunitateko nekazaritzako elikagaiak sustatzeko helburuarekin. Bertan izan ziren Luis Planas Espainiako Gobernuko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroa, Itziar Gómez Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria eta Lourdes Plana Gastronomiako Errege Akademiako presidentea, bai eta Madrilgo preskriptore gastronomikoak eta beste kolektibo interesgarri batzuk ere, hala nola dendak eta sukaldariak.

Salmenta-puntuko sustapena

Ekintzak indartu eta aliantza berriak sortu nahi izan ziren, Reyno Gourmet produktuen presentzia handitzeko Nafarroako, Euskadiko eta Madrilgo salmenta-puntuetan. Reyno Gourmeteko 75 enpresak parte hartu zuten.

  • 14 kanpaina Banaketa Handiko 123 establezimendutan
  • 4 kanpaina merkataritza txikiko 13 establezimendutan

Ekintzak Nafarroan

  • EROSKI: 54 supermerkatu eta 2 hipermerkatu.
  • CARREFOUR: ‘PYME Carrefour’ sariak . Sarien helburua eskualdeko eta tokiko nekazaritzako elikagaien enpresa txiki eta ertainen lana balioestea da, baita nekazaritzako eta abeltzaintzako kooperatiben lana ere.
  • LECLERC: Tokiko Aliantzak, ‘Hemen Nafarroa’ kanpainia eta Ardoaren Urteko Azoka kanpaina.
  • BM: Sustapen-kanpaina.

Eta gabonetako kanpaina:

  • Alcampo: Hiper Lizarra.
  • Carrefour: Hiper Iruñea eta Hiper Tutera.
  • El Corte Ingles Iruñea eta Hipercor.
  • Eroski, Hiper Iruñea Zizur Ardoi eta Hiper Tutera.

Ekintzak Nafarroatik kanpo

Madrilen:

  • El Corte Inglés.
  • Gourmet dendak.
  • Udal-merkatuak.

10.150 bezero baino gehiago informatuak.
Begi-inpaktua 72.600 pertsonari baino gehiagori.
7.200 dastatze baino gehiago.
1.700 opari baino gehiago banatuta .

Euskal Autonomia Erkidegoan:

  • Super Amara.
  • Solbes Guipuzkoa.

 

REYNO GOURMET azoketan

Sei azoka handietan.

  • Barcelona Wine Week (BBW)
  • Alimentaria
  • Salón Gourmets
  • Prowine
  • Organic Food Iberia
  • Fruit Attraction

Prestakuntza-zentroekin lankidetza:

Madrilgo Ostalaritza Goi Eskola eta Burlatako IK. Kalitatezko produktuei buruzko jardunaldiak eman ziren, hala nola Erronkariko eta Idiazabalgo gaztak, Nafarroako txahala eta bildotsa, pikillo, zainzuria eta alkatxofa, olioa, ardoak eta patxarana.

Eta hainbat kolaborazio, hala nola Itzuliaren babesa, Nort Festival: Diseinu eta Sormen Gastronomikoaren Topaketa, Tuterako eta Nafarroako Erriberako Barazkien XVIII. Jaiarekin elkarlanean, egitarauko une desberdinetan, Uharte Arakilgo Artzai Eguna eta Ados Pilotaren Emakumeen Esku Pilotaren Sanfermin Txapelketaren babesa.

Partekatu
Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
WhatsApp