|
Baratxuri freskoak garbitu, kalabazina eta azenarioa xerratan moztu, barazki guztiak lodiera berekoak izan daitezen saiatu eta plantxaz egiten dira. Gerorako gordetzen dira.
Haragia plantxan edo parrilan egin, gerora gatza bota.
Platera barazki plantxatuekin eta saiheskiekin osatu, eta romescu* saltsaren tanta batzuk bota.
Romescu saltsarako, piperrak 20 minutuz irakiten dira, mamia arraspatu eta ontzi batean jartzen da. Ontzi horri gainerako osagaiak gehitzen zaizkio: almendrak, baratxuriak, ogi-xerra, ardo-ozpina, eta OOBE gehitzen zaio poliki-poliki, emultsionatu dezan.