| 

Nafarroako Aratxe-enpanada

4 Pertsonentzat
Gai (glutenik gabeko enpanada-orea edo hostorearekin)
  • Osagaiak
  • Enpanada-orea edo hostorea
  • 500 g Nafarroako Aratxearen haragi xehatua
  • Tipula bat
  • 2 arrautza egosi
  • 6 piper gorri
  • 12 oliba
  • Oliba-olioa
  • Arrautza-gorringo bat (pintatzeko)

Tipula xehatu, Oliba Olio Birjina Estrarekin sueztitu eta haragia gehitu. Ez gehiegi berotu, labean egosten amaituko baitu. Ondoren, gehitu arrautza egosiak, piperrak eta oliba xehatuak.

Enpanada-masa bi zatitan banatu, eta lehenengo zatia irineztatutako gainazal batean luzatu, arrabol baten laguntzaz. Masak labeko erretiluaren gainazal baliokidea estali behar du, eta labeko erretilura eraman behar da. Erretilu hori, irineztatuta egongo da aldez aurretik.

Haragiz bete eta gainazal osoan ondo banatu. Inguruko perimetroa libre utzi, eta, ondoren, orea zigilatu.

Masaren beste erdiarekin estaltzen da eta lehenengoa bezala luzatzen da. Enpanadaren perimetro guztia zigilatu behar da, oinarria masa-estalkiarekin biribilkatuta.

Aizto baten puntarekin “tximinia” edo zulo bat irekitzen da erdian, labekatzean lurrunek ihes egin dezaten.

Enpanada arrautza irabiatuarekin pintatzen da, eta orea sobratu bada, enpanadaren gainazala apaindu daiteke.

Aurrez, labea 180 °C-an berotu, eta gero,40 /45 minutuz labean sartu. Beti tenperatura goian eta behean dagoela, labearen erdiko erretiluan.

Zerbitzatu aurretik hozten utzi.

Datozen ekitaldiak

Errezeta ezagunak

This site is registered on wpml.org as a development site.