| 

Nafarroako Arkume-saiheskia txingarretan erreta

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on email
Share on whatsapp
4 Pertsonentzat
Gai (glutenik gabeko ogiarekin)
4 edo 5 saihets pertsonako.
  • 2 azenario.
  • Kalabazin bat.
  • Baratxuri freskoen sorta bat.
  • Gatza
  • Oliba-olio birjina estraren tanta batzuk.
Romescu saltsarako:
  • 2 piper lehor.
  • Almendra-eskukada bat.
  • Ogi frijituko xerra bat.
  • 3 baratxuri-ale.
  • Oliba-olio birjina estraren edalontzi txiki bat.
  • 1/2 Jerezko ozpin-edalontzi bat.

Baratxuri freskoak garbitu, kalabazina eta azenarioa xerratan moztu, barazki guztiak lodiera berekoak izan daitezen saiatu eta plantxaz egiten dira. Gerorako gordetzen dira.

 

Haragia plantxan edo parrilan egin, gerora gatza bota.

Platera barazki plantxatuekin eta saiheskiekin osatu, eta romescu* saltsaren tanta batzuk bota.

Romescu saltsarako, piperrak 20 minutuz irakiten dira, mamia arraspatu eta ontzi batean jartzen da. Ontzi horri gainerako osagaiak gehitzen zaizkio: almendrak, baratxuriak, ogi-xerra, ardo-ozpina, eta OOBE gehitzen zaio poliki-poliki, emultsionatu dezan.

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on email
Share on whatsapp

Datozen ekitaldiak

Errezeta ezagunak