| 

Nafarroako Arkumea barazkitxoekin wok zartaginean

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on email
Share on whatsapp
  • 500 g Nafarroako Arkumea tiretan edo zatitxoetan.
  • Tipula bat.
  • Piper berde bat.
  • Piper gorri bat.
  • Azenario bat.
  • Kalabazin erdia.
  • Soja-saltsaren zorrotada bat.
  • Sesamo haziak.
  • Nafarroako Oliba-olioa AGB.
  • Jaitzeko gatza.
  • Piperbeltza nahierara.

Moztu Nafarroako txahal-xerrak, zentimetro erdi zabal eta lau zentimetro luze. Zartagin itsasgaitz batean, oliba-olio txorrotadatxo batekin haragiari ukitua eman, su bizian, pare bat minutuz.

Gatza eta piperbeltza bota, eta gorde hurrengo urrats baterako.

Barazki guztiak juliana eran moztu, eta zartagin berean salteatu oliba-olio pixka batekin, amaierara arte gatzatu gabe itxaron. Gorrituta daudenean, haragia, soja-saltsa txorrotadatxo bat eta espeziak nahierara bota. Osagai guztiak pare bat minutu izango ditu sutan, eta berehala zerbitzatuko dugu.

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on email
Share on whatsapp

Datozen ekitaldiak

Errezeta ezagunak