- Arto irinarekin mendi bat osatu, erdian zulo bat egin eta gatz pixka bat gehitu.
- Isuri ur epel pixka bat eta nahastu eskuekin. Pixkanaka, joan ur gehiago gehitzen eta oratzen, erabat integratu eta nahi duzun testura lortu arte.
- Taloak egiteko, egin bolatxoak masarekin, eta presatu zurezko gainazal irineztatu batean, esku-ahurrarekin kolpetxoak emanez. Eratu ondoren, egosi oliorik gabeko xafla bero batean, bi aldeetatik urreztatu arte.
- Moztu txistorra 10 cm inguruko zatietan eta emaiozu zartagin batean. Jarri Erronkariko zenbait triangelu eta Txistorra taloaren gainean, itxi eta gozatu!
#ReynoGourmet #NafarKalitatea #HemenDagoNafarroa #Nafarroa #txistorra #talo