Mertxikak garbitu, erditik moztu eta hezurra kendu.
Jarri mertxika erdiak laberatzeko erretilu batean. Azukrea bota, erromeroaren adartxoak jarri, ardo zuria gehitu eta gurina mertxiken gainean zati txikitan banatu.
20-25 minutuz edo samur eta karamelazitauak egon arte laberatu.
Egosketar prozesuaren erdian sortzen den zukua bota.
Idiazabal gaztaren mousse-a:
Muntatu esnegaina eta gorde hozkailuan.
Idiazabal gazta birrindua, gazta krema eta eztia nahastu nahasketa homogeneoa lortu arte.
Poliki-poliki muntatutako esnegaina isurtzen joan eta mugimendu limurtzaileak egin testura harrotua mantendu ahal izateko. Gatza doitu, beharrezkoa bada.
Mertxika epelak zerbitzatu eta mousse-a gainean jarri.