| 

Tuterako Orburuak urdaiazpikoarekin

4 Pertsonentzat
Gai (glutenik gabeko irina eta salda pastilarekin)
  • 1 kg orburu, kontserban edo egosiak, zurituak eta laurdenka zatituak
  • 80 g urdaiazpiko ondu zatitxo mehetan
  • 2 baratxuri-ale xehatu
  • 50 g tipula txikitu
  • Baso bat ardo zuri
  • Koilarakada bat irin
  • Gatza
  • Haragi-saldazko pastilla bat
  • Perrexil xehatua
  • Ur edo salda koilarakada bat

Lapiko batean, sueztitu baratxuria tipularekin eta urdaiazpikoarekin.

Gehitu irina, busti ardoarekin, eta ura haragi-pastilla batekin.

Gatz-puntua eman, perrexila eta Tuterako Orburuak gehitu, izan potokoak eta aurrez xukatuta egon, ala izan freskoak eta aurrez egosita egon.

Utzi dena irakiten 2 edo 3 minutuz, eta sutik kendu.

Datozen ekitaldiak

Errezeta ezagunak

This site is registered on wpml.org as a development site.